Logo de la Diputación
 
Tailerrak

EUSKAL HERRIA MUSEOA (GERNIKA-LUMO): Oporretako tailerrak

EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo) - TAILERRAK

2023/06/27 - 2023/07/07


Badatoz berriro ere oporretako tailerrak Euskal Herria Museora. Oraingoan, Euskal Herriko historiako hainbat gai landuko ditugu, bai tailerretan eta baita jolasen bidez ere. Gainera, udaren bezpera hauetan eguraldi ona hemen daukagunez, museoko lorategia erabiliko dugu jolaserako eta baita bertan aurkitu ditzakegun material naturalak ere, tailerren elaboraziorako. Etorriko al zara?

Data: ekainak 27, 28, 29 eta 30; uztailak 4, 5, 6 eta 7.

Prezioa: Eguneko €1. Adin tartea: 5 – 10 urte bitartean.

Erreserba egiteko lehen eguna: Ekainak 2ko 10:30etik aurrera, emailen bidez (Partehartzaileak, haien guraso edo tutore legalek soilik inskribatu ahalko dituzte).

Email-a: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·