Logo de la Diputación
 
irudia

Euskal Herria Museoak Mairin Mitchell, euskaldunen kronikari irlandarra, deskubritzen digu

2022/03/28

Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Leire Irazabal Euskal Herria Museoko arduradunak eta Xabier Armendariz komisarioak lagunduta, "Mairin Mitchell. Euskaldunen kronikari irlandarra"erakusketa aurkeztu zuen, Foru Museoan 2023ko otsailaren 5era arte erakusgai egongo dena.

Erakusketa honen bidez, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak Mairin Mitchell deskubrizten digu, irlandar jatorriko kazetari eta idazlea, amona bat Iparraldekoa izan zuena. Gutxi ezagutzen da, baina lotura oso sendoa zuen Euskal Herriarekin.

Lorea Bilbao Ibarrak azaldu zuenez "erakusketa omenaldi xumea da, bere bihotza, lana, ikerketa eta arima berea izan ez arren berekotzat jo zuen herri bat ezagutarazteko jarri zituena emakume bati Euskal Herritik egindako aintzatespena".

INFORMAZIO GEHIAGO: PRENTSA EREMUA

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·