Logo de la Diputación
 

San Agustinen antzinako komentua

Durango - Herri lanak

Agustinarrak Durangon 1584an zeuden baina XVII. mendearen lehenengo erdialdea pasatu arte ez ziren sendotasunez finkatu. Domingo de Garro legatu partikularen babesean, lekaideek 1662an hasi zituzten elizak eta patiodun egoitza batek osatutako komentu handi baten lanak. Erakundea Jose Bonaparteren XIX. mendearen hasierako desamortizaziora arte ibili zen. Harrezkero multzoa beste erabilera batzuetarako birziklatu zen. Hala ere, eliza ia ez zen aldatu: XV. mendearen bukaerako plangintzarekiko neurri nabarmenetako elementuaz ari gara. Plangintza hori Errege Katolikoen mota deitutakoa da. Puntu ertaineko arkuetatik kalera irekitako lonja-atariarekiko fatxada angeluzuzen bertikal handia nabarmentzen da.

 

Durangoko alde zaharraren inguruetan, ibaiaz beste aldera.

San Agustinalden, 8-12.

Kontrarreforman eta heresiei eta erlijio-desbiderapenei aurre egitearren, errege Felipe II.ak eta bere ondorengoak elizkoien erretiro pribatuak, serorenak batez ere, klausurarantz bideratzen saiatu ziren.

Horixe da Bizkaiko komentu askoren jatorria, baina ez Durangoko San Agustinena, agustiniar ordenak bultzatua, orden hori aspalditik eratutako erakundea zen. Hala ere, alderdi komunak ditu, esaterako, ondare partikular baten menpe egotea – kasu honetan Calatravako zalduna zen Domingo de Garro jaunaren ondarearen menpe - eta abantailazko leku batean, errabaletan, kokatzeko formula.

Agustinoak, 1584an, dagoeneko bazeuden Durangon –hasieran gutxi batzuk-, eta XVII. mendearen lehehengo erdirarte ez ziren guztiz finkatu. Aipatutako ondareak babestuta, Agustinoek 1662an eliza eta egoitza, patio baten inguruan zeukan komentu bat eraikitzeari ekin ahal izan zioten.

Erakundeak funtzionatu zuen Jose Bonaparteren desamortizazioa heldu arte, XIX. menderarte. Hortik aurrera, udaletxearen menpe egongo zen, horrek lehenengoz patioa inguratzen dituzten gelen inguruan ospital bat eta zaharretxea jarri zituen, eta orain dela gutxi, eliza xede kulturaletarako bideratu zuen. Kasu bietan eraberritzeak beharrezkoak izan ziren baina zaharberritze horiek ez zuten asko aldatu jatorrizko obraren espiritua.

Komentuaren bi osaigaiak batera multzo izugarria osatzen dute. Patioak dauka bere fatxada etzana kalera begira, eta bertan sarbidea ez ezik abadia-balkoi handia ere, burdinezko karelaz eta armarri plastikoaz, nabarmentzen da.

Eliza oso gutxi aldatu dute eta tamaina handiko elementua da (43x18 m) eta hiru ataletako horma-bularren artean kokatutako kapera baxudun nabe bat eta oinetan kalera zabaldutako behebarru baten gainean koru altua dauzka. Aurreaaldean beso lerrokatuetako gurutzadura eta kapera errektangularra eta etzana. Gurutzaduraren erdiko atala igeltserotzaren laranja erdiz estaltzen da barroko erara, nabe handia izar-gurutzeriako sitema batez eta gainontzekoa, gurutzeria soilez, gotiko eraren arabera.

Eliza antolatzeko modu hori XV. mendearen bukaeran ohikoena da, izan ere, Errege Katoliko izenaz ezagutzen da.

Durangon bitxiena fatxada errektangularra eta bertikala da , erdi-puntuko arkuen bidez kalera zabalik dagoen atari-lonja batekin. Korua argiztatzeko, Sortalderantz, leiho handiak daude eta horma-konka batean San Agustinaren harrizko irudia dago.

Garai horretako barrokorantzako hurbilketa bakarrak –oso zehatzak- sarrerako atean daude, zeina dinteldua eta pilastren artean molduratua baita glifoen frisoz eta gainean frontoi kiribilduaz. Barruko irudia oraindik soilagoa da kapitel-plaken eta pilastra lauen gaineko erdi-puntuko arkuen modulazio sistemaren gogortasunarengatik, parpainarkuengatik eta giltzarriengatik guztiak apaingaririk gabe.

Disenatzilea eta errematatzaileak, Juan de Ansolak, Eibarreko hargin polemikoak eta Uribarriko Andra Maria elizaren eraikuntza urteetan zuzentzen egon zenak, herrialdeetan ohikoa zen neurrizko barrokoa erabiltzen du. Eraikinaren fatxadarako Tolosako Frantziskotarren komentu klasizistak duen sistema bera aukeratu zuen eta tenploaren esparruak banatzeko gaztelar behe-erdi aroko aipatutako estiloa. Obra ez zuen ez hark ez bere koinata eta bazkidek, Martin de Garatetxeak, bukatuko; geldialdi luzearen ondoren, baita Agustindarrekin izandako auzi bat ere tartean egonda, Martin de Olaguibelek berriro ekingo zion lanari hogei urte geroago, 1682an, eta 1685ean bukatzeko konpromezua hartu zuen.

Desamortizazioaren ostean bere altzari ederrak merkatu ziren asko, baina erretaula handia, rococo, polikromatu gabeko intxaurrondoaren egurrezko makina izugarria, Dimako San Pedro elizan dago oraindik.
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·