OHARRA: Omako Baso Margotua ITXITA DAGO.
Omako Basoa da Agustín Ibarrola euskal artistaren lanik ezagunenetako bat. XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan sortutako “Land art” korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.
Basoan zehar oinez goazela, irudiak sortuz doaz gure begien aurrean: batzuetan zuhaitz bakar batek irudi bat osatzen du baina beste batzuetan zuhaitz-multzo bat begiratu behar da zein irudi osatzen duten ikusteko eta obra ulertzeko. Gainera, irudiak ulertzeko modua ezberdina da nondik ikusten diren kontuan hartuz gero: irudiak eraldatu egiten dira. Azken finean, bisita “pertsonalizatua” da, bisitaria bere obraren protagonista izatea lortzen du artistak.