Aurtengoa hamazortzigarren urtea da, etenik gabe, Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiak ekintzaren edizio berria antolatzen duena, Europar Batasunarekin lankidetzan Europako Kontseiluak Ondare Kulturalaren arloan sustatzen duen sentiberatzeko egitarau ausarta. Ekimenak ibilbide luzea du Europan eta benetan arrakasta aparta lortu du; gaur egun 50 estatu dira parte hartzen dutenak.
Jardunaldietan ateak irekita daude eta, aparteko kasuetan eta egun jakin batzuetan baino ez, jendeari aukera ematen zaio bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iristeko eta horiek ezagutzeko.
Ondarearen Europako Jardunaldiak Bizkaian
Bizkaiko lurraldeak ekimen honekin bat egiten du eta aurtengoarekin 18 urte bete ditu ataza horretan. Gure Lurraldearen adierazgarri moduan esan behar da edizio bakoitzean berariazko gai bat proposatzen dela. Ezaugarri horri esker antolatzaileen ahalegina gure historia bereziaren alderdi jakin baten finkatzea lortzen da. Gai erkidea izateak aukera ematen du ekitaldien egitarau orokorrari koherentzia handia emateko eta, halaber, eta hau garrantzitsuagoa da, jarduera oso landuak eta bereziak, urtero desberdinak direnak, diseinatzea errazten du.
Kontaktua: tel 94 406 63 40 / ondareabizkaia@bizkaia.eus
Aintzane Eguilior. Koordinatzaile orokorra
2019/09/28
Hitzaldiek askotariko gaiak biltzen dituzte, hala nola zinema, musika eta dantza, arkitektura eta etnografia, Bizkaiko ondare kultural performatibora hurbiltzeko. Datorren urriaren 2an hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan Bizkaian Ondarearen Europ...
2019/09/16
‘Ondarea plazara!´ Edizio honetako leloa ondare kulturala plazara da; edizio honetan erakunde antolatzaileak 160 dira, besteak beste Lurraldeko udalak, museoak eta talde kultural publikoak eta pribatuak eta guztira 200 jarduera aurkezten dituzte Bizkaiko 58 udalerritan. Ondarea...
2019/04/04
Apirilak 4. Ondarea eta europar identitatea. Kulturaondare proiektuetarako Europako finantzaketari buruzko jardunaldia Kultura-ondarea berebiziko baliabidea da: balioa sortzeko, gizartea batzeko, gaitasunak garatzeko, enplegua...
2019/02/26
Martxoak 26. Ondarea plazara! Errepertorioak, jakintzak, lekuak eta objektuak agertokira. 2019. urtean, Ondarearen Europako Jardunaldiek protagonismoa eman nahi diete arte komunitarioei, egunerokotasunetik ihe...
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |