Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

2020: ONDAREA ETA HEZKUNTZA

ASKOTARIKO LOTURAK DITUEN BINOMIO BAT

Kultura-ondarea iraganetik jasotako ondasun-multzo zabal eta dibertso batek osatzen du. Ondasun horietan, kontserbatu beharko liratekeeno eta egungo eta etorkizuneko belaunaldiei transmititu beharko litzaiekeen balioak antzematen ditugu. Komunikazio-prozesu horretan, hezkuntzak funtsezko zeregina betetzen du, pertsonek ondare-ondasunen inguruko ezagutzak eskura ditzaten eta haiekiko errespetuzko eta sentikortasunezko jarrerak garatu ditzaten. Horrela, museo batera, arkeologia-aztarnategi batera, arte-adierazpen batera edo beste edozein kultura-jardueratara hurbiltzeko dugun modua horren inguruan aldez aurretik dugun ezagutzak baldintzatuko du, eta, aldi berean, bizitako esperientzia berri bakoitzak modu positiboan edo negatiboan elikatuko ditu gure ondorengo ohiturak.

Kultura irakatsi eta ikasi egiten da, eta, txanpon beraren bi alde gisa, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak ondasun materialak eta immaterialak sortu ditu denboran zehar, eta horiek aintzatetsi, aztertu, baloratu eta kontserbatu behar dira. 2020ko Ondarearen Europako Jardunaldien helburua egungo eta iraganeko hezkuntza-ekintzak sortutako ondare-multzoa ikusaraztea eta balioestea da; izan ere, neurri handi batean, gutxietsita dago, jendeari ezkutatuta, eta, konponbiderik jarri ezean, desagertzeko zorian.

Urrian zehar, Bizkaiko Ondarera hurbilduko gara publiko desberdinentzako xedaturiko jardueren bide;, betiere, ondare hori ezagutzeko, gozatzeko, baloratzeko eta babesteko beharraz jabetzeko helburuarekin. Aurten, lehen hezkuntzako eskola zaharrek, institutuek, unibertsitateek, arte- eta ofizio-eskolek, patioek, joko-plazek, maisu-maistren etxebizitzek, maistrek, liburuek, kartillek, mapek, argazkiek, eskulanek, jakintza tradizionalek, pertsonaia nabarmenek eta, oro har, gaur egun garena markatu duten eremu formal edo ez-formaleko hezkuntza-esperientzia guztiek hartuko dute protagonismoa. Ondarea eta Hezkuntza hausnarketarako eta zabalkunderako gaitzat hartuta, ez dugu aitzakiarik aurten Bizkaian beren 20. edizioa beteko duten jardunaldietan parte ez hartzeko.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·