Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Irudia

2020KO ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIEN AURKEZPENA

2020/09/23

Kontaiguzu ondarea! Ondarea eta Hezkuntza lelopean 200 ekitaldi izango dira urrian, Bizkaiko 61 udalerritan banatuta. Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatutako jardunaldiotan 140 erakundek baino gehiagok hartzen dute parte: udalek, museoek, turismo-bulegoek, naturaren interpretazio-zentroek, kultura- eta auzo-elkarteek, tokiko edo eskualdeko garapen-agentziek, hezkuntza-erakundeek eta partikularrek.

Jardunaldi berezi hauen helburu nagusiak honakoak izango dira: hezkuntza-jarduerarekin lotutako ondarea balioestea eta ikusaraztea (neurri handi batean ezkutuan geratzen baita), bai eta Ondarean heztea eta ondare-elementu bakoitzaren atzean dauden balioak jendeari helaraztea ere. Ondarean hezten laguntzeko egiten dira jardunaldiak: ondarea balioesteko, kontserbatzeko, bizirik dagoen ondarea transmititzeko.

ALBISTEA

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·