Logo de la Diputación
 
Kameratik orratzera

Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja

ERAKUSKETA

2026/03/03 - 2026/06/28

Emakumeen jantziak Eulalia Abaituaren argazkietan


"Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja”
Bilboko Euskal Museoak antolatutako erakusketa da. Ekitaldi honetan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen janzkera nolakoa zen erakusten dutenak, jendaurrean ikusgai jartzeko.


Kameratik orratzera
erakusketak Bilboko Euskal Museoak gordetzen duen Eulalia Abaitua (1853-1943) argazkilari bilbotarraren funtseko irudien aukeraketa bat du abiapuntu.
Oraingoan, Bilbo Handiko eta hurbileko bailaretako emakume langileen janzkerarekiko interesetik egin da hurbilketa. XIX. eta XX. mendeen arteko txanbra, gona, jaka eta zapien xehetasunei erreparatuz, erabilera eta testuinguru ezberdinetara egokitzen diren ezaugarriak biltzen dituzten lau eredu osatu dira.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·