Logo de la Diputación
 
Irudia

Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX.mendean

ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo) - ERAKUSKETA

2025/11/17 - 2026/09/27

Erakusketo honek kostaldeko emakumeen eguneroko eta funtsezko lana aldarrikatzen du, historian zehar ikusezin bihurtu diren objektuen eta testigantzen bidez.

Itsas historiak, tradizioz, arrantzalearen figura izan du ardatz, baina “Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX.mendean”. erakusketak itsas historiari buruzko beste begirada bat proposatzen du, emakumeen funtsezko lana aldarrikatzeko, haiek ere, askotariko zereginen bidez, arrantza-industria ahalbidetu eta hari eutsi baitzioten. XX. mendean portuak modernizatu eta kontserbagintza industrializatu zen, eta, testuinguru horretan, emakumeek askotariko zereginak bete zituzten. Neskatilak eta saregile, kontserbagintzako langile, paketatzaile eta armadore emakumezkoak funtsezkoak dira ekoizpen-katean eta kostaldeko bizitzan.

Eguneroko objektuen bidez –orratzak, sareak, saskiak eta etiketak–, erakusketak narratiba historiko oso bat berreskuratu du, eta ikusgai jarri du tradizioz isilarazi egin den ezinbesteko eskulanaren memoria.

“Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. Mendean” erakusketak gonbita egiten digu emakumeek eraikitako kultura-ondareari balioa emateko eta haien ahalegina eta erresilientzia aitortzeko.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·