2025/06/13 - 2025/06/26
Euskal Herria Museoak "Museoa Harro – Orgullo de Museo" proposatzen du, parte hartzeko dinamika bat, non bisitariek museoa askotariko begirada baten bidez ezagutu ahal izango duten. Ekainean zehar, sarrera doan.
Muñatones Gazteluak Alberto Bargos ipuin kontalariaren saioa hartuko du ekainaren 15ean, "Ipuin kontalari bat Muskizko Erdi Aroko Gazteluan" izenburupean. Enpatia, ezberdintasuna eta errespetua sustatzen dituen euskarazko ekitaldia, umorez eta hausnarketaz betetako istorioen bidez.
Arrantzaleen Museoak "Bermeoko Arrantzaleen Museoari kolorie emon!" tailerra eskainiko du ekainaren 22an, 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Bertan, itsas motiboak sormenez koloreztatzera gonbidatzen da.
Txakolin Museoak, bisita gidatua proposatzen du ekainaren 14tik 15era eta 21etik 22ra bitarteko asteburuetan. “Disfruta con los tres colores del txakoli de Bizkaia”, izenburupean, bertaratzen direnek txakolin zuri, gorri eta beltza dastatuko dute,
Arkeologia Museoak, "Utzi zure arrastoa aniztasunagatik" ekimena abiarazi du. Mural kolektibo horretan, parte-hartzaileek arte paleolitikoan inspiratutako figura utzi ahal izango dute, LGBTI+ kolektiboaren koloreekin margotua, eta aniztasunaren aldeko mezu pertsonal batekin. Ekainaren 17tik 28ra eskuragarri.
Encartada Fabrika-Museoak "Harro fabrikan" jarduerarekin ospatuko du harrotasunaren hilabetea. Bertan, PRIDE izeneko proiekzio bat eskainiko da datorren ekainaren 26an, 17:00etan. Ondoren Raúl Navarro Méndez Ikasketa feministak eta generokoak programan EHUko Historia Garaikideko doktorea denarekin solasaldia izango da.