Logo de la Diputación
 
irudia

“Bizkaia Museoz Museo”: Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jardunaldi berezia

2025/05/08 - 2025/05/18

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrererkin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da.

Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Bizkaian, Foru Erakundeak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimena antolatu du maiatzaren 18an Abandoibarran, Evaristo Txurruka kaian, Bilbon. 11:00etatik 19:00etara, ikusentzunezko pieza batez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bertan, lurraldeko 45 museoetan barrena ibilbidea egin ahal izango dute, egun batean museoen aniztasuna eta aberastasuna ezagutzeko aukera emanez. Gainera, Bizkaiko museo-eskaintzari buruzko materialak banatuko dira.

Gune horretan bertan, maiatzaren 18an, 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerren gune bat jarriko da, museoekin lotutako sorkuntza- eta hezkuntza-jardueretan parte hartu ahal izateko. Tailerrak 11:00etatik 15:00etara egongo dira zabalik. Parte hartu nahi dutenek tailerren gunera hurbildu eta izena eman beharko dute, parte hartzea librea da aforoa bete arte.

.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·