Logo de la Diputación
 
Eguillor

Juan Carlos Eguillorren "Laberinto"

REKALDE ARETOA - ERAKUSKETA

2025/02/28 - 2025/09/28

Laberinto erakusketak Juan Carlos Eguillorren (1947-2011) ia mila lanen sorta handia batzen du. Diziplina ugari landu zituen ibilbidean zehar sortzaile polifazetiko horrek (komikitik bideo-artera). Erakusketan ikusgai daude marrazkiak, komikiak, kartelak, argitalpenak, artikuluak eta bideoak, artistaren ekoizpenaren panorama paregabea eskaintzen delarik. Eguillor ironia eta estilo ikonoklastagatik nabarmendu zen, eta ezaguna da, besteak beste, Mari Aguirre, Miss Martiartu edo Abuelita izeneko pertsonaiengatik. Haien errepresentazioa pieza ospetsuenetan eta ezagunenetan ikus daiteke. Baina, haren lanaren alderdirik ezezagunena eta pribatuena ere erakusten da, haren obsesio pertsonalak eta munduari buruz zuen ikuspegia islatzen dituzten piezekin.

Garikoitz Fraga Angoitiak sei urtez egindako ikerketa sakon bati esker antolatu ahal izan da erakusketa, zeinaren barruan batzen baitira artistaren etapa guztiak hartzen dituzten lanak, hala nola 70eko hamarkadan prentsan egindako lehen lankidetzetako obrak eta 80ko eta 90eko hamarkadetan animazio digitalean egindako berrikuntzak. Rekalde Aretoko Laberinto erakusketarako, Fraga bila ibili da Juan Carlos Eguillorrek parte hartu zuen argitalpen ugarietan, galdutako bideoak erreskatatu ditu, ezagutu zutenen datuak eta testigantzak bildu, hainbat hemeroteka arakatu, eta, bereziki, haren etxean jasotako milaka marrazki eta koaderno ugari sailkatu; haietako asko Gaztanbide.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·