Logo de la Diputación
 

Ipuinak sutegiko berotan…El Pobalen

El POBALEKO BURDINOLA (Muskiz) - TAILERRAK

2025/01/19 - 2025/03/09

Ipuin-kontalari saioak familia osoarentzat

Gure betiko ipuinak

Printzesa sorginduengandik hasi eta ipurdi handiko mutilenganaino, Bego Alabazanek kontatutako magiaz eta fantasiaz beteriko istorio bakoitzak bizitzari buruzko zertxobait ikasteko aukera zabalduko digu.

Eguna: urtarrilak 19, igandea

Bi saio euskaraz: 11:00etan eta 12:30ean

Bazen beste behin…

Abiatu zaitez Pedro Alabazanen ipuinen bidez bidaia magiko batean! Zure irudimena izaki maitagarriez, animalia abenturazaleez, aurpegi gaiztoko itsaslapurrez, eta beste hainbat pertsonaiez ere beteko da.

Eguna: otsailak 16, igandea

Bi saio: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz

Printzesek ere puzkerrak botatzen dituzte?

Saio honetan, neska-mutilen arteko berdintasunez hitz egingo dugu, baita etorkinen eta bertakoak direnen artekoei buruz edota zuri, beltzaran edo larrosa koloreko azala dutenen artekoei buruz ere. Dena abentura, akzio eta umore askorekin, Joaquin Ponteren eskutik.

Eguna: martxoak 9, igandea

Bi saio gaztelaniaz: 11:00etan eta 12:30ean

5 eta 12 urte bitarteko umeentzat (gurasoekin batera).

Tarifa: 1 € pertsonako

Erreserbak: 629 271 516 / elpobal@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·