2024/11/29 - 2024/12/03
Bizkaiak “Gida Bira, gure museoak bertsotan” ekimenarekin ospatuko du Euskararen Eguna. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, foru museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin.
Programa
Arrantzale Museoan: azaroaren 29an, 18:00etatik aurrera. Ander Elortegi eta Enare Muniategi bertsolarien eskutik, "Bermeo Portu Zaharra 1877-2024" erakusketan murgilduko dira.
Arkeologia Museoan: 17:00etan. Iruri Altzerreka eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak izango dira, eta Neandertalak erakusketa izango dute abiapuntu.
Euskararen Etxean: azaroaren 30ean, 12:00etan. Maite Sarasola eta Xabat Galletebeitia egongo dira, Euskararen Interpretazio Zentro berrituko edukiei buruz aritzeko asmoz.
La Encartada Fabrika-Museoan: abenduaren 1ean, 12:00etan. Koldo Gezuraga eta Izaro Bilbao arituko dira bertsotan, Pieza bat, istorio bat: Oihal ebakitzailea” aldi baterako erakusketari buruz.
El Pobaleko Burdinolan: abenduaren 1ean, 11:30etik aurrera. Iruri Altzerreka ibiliko da bertsotan, Olentzero eta Mari Domingi ere museoan izango dira egun horretan.
Euskal Herria Museoan: abenduaren 1ean, 12:30ean. Iker Uriarte eta Janire Arrizabalaga bertsolariak arituko dira bisita berezi hau gidatzen.
Santimamiñen: abenduaren 1ean, 12:00etan. Aissa Intxausti eta Aitor Etxebarriazarraga izango dira.
Txakolin Museoa-Txakolingunean: abenduaren 1ean, 12:00etan. Jone Larrinaga eta Asier Galarza bertsolariak ibiliko dira bisitariak gidatzen.
Bizkaiko Foru Jauregian: abenduaren 3an, 11:30ean. Xabat Galletebeitia eta Ane Labaka bertsolariak arituko dira bertsotan.
Ondare Aretoa: abenduaren 3an, 18:00etan. Maite Sarasola eta Eneko Abasolo Abarkas bertsolariek bisita gidatuko dute; hain zuzen ere, “Kameratik Orratzera. De la cámara a la aguja” erakusketa izango dute hizpide.
Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman beharko da ezinbestez museo bakoitzean.