Logo de la Diputación
 

Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja

ONDARE ARETOA - ERAKUSKETA

2024/11/20 - 2025/04/26

Ondare Aretoak, Bilboko Euskal Museoak ekoiztutako Kameratik orratzera. Emakumeen jantzia Eulalia Abaituaren argazkietan erakusketa aurkezten du.
Erakusketak Bilboko Euskal Museoak gordetzen duen Eulalia Abaitua (1853-1943) argazkilari bilbotarraren funtseko irudien aukeraketa bat du abiapuntu.
Oraingoan, Bilbo Handiko eta hurbileko bailaretako emakume langileen janzkerarekiko interesetik egin da hurbilketa. XIX. eta XX. mendeen arteko txanbra, gona, jaka eta zapien xehetasunei erreparatuz, erabilera eta giro ezberdinetara egokitzen diren ezaugarriak biltzen dituzten lau eredu osatu dira.
Erakusgai jarritako jantziak Agintzari (Basauri), Salbatzaile (Bilbo) eta Zubitxo (Lezo) dantza taldeetako emakumeek egin dituzte, hainbat dantzarien elkarteren laguntzarekin.

JARDUERAK:

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·