Logo de la Diputación
 

Ibilbide historikoak 2024

IBILBIDE ARKEOLOGIKOA

2024/06/07 - 2024/09/22

«Ibilbide Historikoak» bisita gidatuen programak ibilbide hauek proposatzen ditu: Ibilbide arkeologikoak Urdaibaiko aztarnategietan, burdinoletako bideak Lea eta Barbadun ibaietan eta Bizkaiko Zin-bidea.
Guztira 8 plan dira, ekainetik irailera bitartekoak, Bizkaiko leku ezezagunak, normalean bisitatu ezin diren leku paregabeak eta bereziak ezagutzeko.
Hamahirugarren edizio honetan, ibilbideak tren turistikoan nahiz oinez egin ahal izango dira, naturaz, paisaiaz, ondareaz eta historiaz gozatu bitartean; horretaz gain, mendi-ibiliak egiteko aukera eskainiko da, bai eta martxan dauden ikerketa eta indusketen berritasun interesgarriak ezagutzeko ere. Ibilbideetan izena emateko epea irekita dago.
Ibilbide historikoetako bisita guztiak kontsultatzeko, jo ezazu www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunera, deitu 688.856.689 telefono zenbakira edo bidali mezu bat ibilbideak@bizkaia.eus posta elektronikora.
 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·