Logo de la Diputación
 

Clemente & Jesús Arraiz

ERAKUSKETA

2024/03/13 - 2024/06/29

Ondare Aretoan Clemente & Jesús Arraiz erakusketa berria dago ikusgai ekainaren 29ra arte. Alicia Fernández eta Ander Lopez komisariatutako erakusketa da.

Erakusketa honetan bi pintore berezi omendu eta berez duten balioa aitortuko zaie: Clemente Arraiz Inchaurregui (1873-1952) eta Jesús Arraiz Ibarra (1898-1980). Gasteizen jaioak, aita eta semea, ez dira oso ezagunak, eta euren lanak lehen aldiz batera erakutsiko dira Bilbon, euskal artearen iragana ezagutarazten laguntzeko asmoz.

Hautatutako pinturak partikularren eta erakundeen bildumetatik datoz, Arabako Arte Ederren Museoaren eta Gasteizko Udalaren bildumetatik, esate baterako.

Erakusketa-ibilbideak bi artisten lanen arteko elkarrizketa arina proposatzen du, eta aukera ematen dio ikusleari artista horien gaiak eta ezaugarriak ezagutzeko, elkarren arteko antzekotasunak eta eraginak hautemateko edo sormenezko desadostasunak hautemateko.

JARDUERAK:

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·