Logo de la Diputación
 

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK XXIII

2023/10/01 - 2023/10/31

“Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" leloarekin, Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian, urrian ospatuko den kultur programazio zabala aurkezten du.

Edizio honen helburu nagusia da ohiturei, ahozko adierazpenei, usteei, jaiei, sukaldaritza arteei, errituei, ogibideei, artisautza teknikei, dantzei, musikari eta jolasei lotutako kultura ondarearen balioa azpimarratzea, lurraldearen nortasunaren parte baitira, eta bizirik iraun dezaten, zaindu eta babestu egin behar baitira.

Jarduera gehienak doakoak izango dira, eta Ondarearen Jardunaldien katalogoan zehaztuko dira. Gainera, agenda kontsultatu eta erreserbak egin daitezke online, www.ondareabizkaia.eus webgunean.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·