Logo de la Diputación
 

TOPAKETA ARKEOLOGIKOAK "Lumentxa 100 urte"

ERAKUSKETA

2026/05/07 - 2026/05/28

"Arkeologia Topaketak" Arkeologia Museoak azken urteotan antolatzen duen hitzaldi zikloa da, arkeologiaren ezagutza gizarteratzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Urtero, gai zehatz baten inguruan edo askotariko gaien bueltan, arloan aditu diren ikerlariak gonbidatzen ditugu euren ezagutza eta esperientziak gurekin partekatzera.

Museoak topagune izan nahi du arkeologiaren inguruko ezagutza, jakin-mina eta interesa partekatzen duten guztientzat. Horretarako, ikerlariak, adituak eta publiko orokorra elkartzen dituen espazio irekia eskaintzen du, ezagutza partekatzeko eta elkarrizketa sustatzeko.

Aurten, gainera, mendeurren berezia ospatzen dugu: Lumentxako kobazuloan lehen ikerketak hasi zirela 100 urte bete dira. Horregatik, aurtengo zikloa kobazulo honi eskaini diogu, bertan egin diren ikerketak eta hainbat adituen ekarpenak bilduz.

Bertan egindako indusketei, arteari, faunari, erromatarren presentziari, funtsean: Lumentxaren historian zehar sortu den giza paisaiari buruz gehiago ezagutzeko aukera paregabea izango dugu hitzaldi hauei esker.

Egunak: maiatzaren 7, 14, 21 eta 28

Ordua: 18:00h

Hizkuntza: gaztelania

Prezioa: doan

Aldez aurreko erreserba

94 404 09 90

arkeologimuseoa@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·