Logo de la Diputación
 

MusEkintza jaialdiak Bizkaiko museo eta leku historikoetan

2022/09/10 - 2023/06/24

Zinema, antzerkia, musika, dantza, ilustrazioa, poesia, eskultura, moda eta bertsoak ikusgai MusEkintzaren bigarren edizioan

Bizkaiko museoetako arte eszenikoen lehen jaialdia, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatua, 2022ko irailaren 10ean hasiko da; bigarren edizioa izango da.

Jaialdiak aurtengo irailetik 2023ko ekainera bitartean eskainiko ditu ikuskizunak, Bizkaiko foru-museo eta -espazio hauetan: La Encartada fabrika museoan (Balmaseda), El Pobal burdinolan (Muskiz), Txakolin Museoa-Txakolingunean (Bakio), Euskal Herria Museoan (Gernika), Arkeologi Museoan (Bilbo), Arrantzaleen Museoan (Bermeo) eta Muñatones gazteluan. Aurten, gainera, lau espazio gehiagotan izango dira ikuskizunak: Mariaren Bihotza plazako aztarnategia (Bilbo), Artelan Berreginen Museoa, Europako Herrien Parkea (Gernika-Lumo) eta Santimamiñe (Kortezubi).

Ikuskizunetara joateko, aurretiko erreserba egin behar da, ekitaldia izango den museora deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz. MusEkintzari buruzko informazio guztia kontsultatzeko: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/

Bilbon, 2022ko irailaren 1ean Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuak MusEkintza Jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur goizean, prentsaurreko batean. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako jaialdi honek eskainiko duenaren erakusketa txiki bat taularatu da. Diputatuak azaldu duenez, “MusEkintza eszenatoki berrietara zabalduko da oraingo edizioan eta disziplina artistiko gehiago eskainiko ditu, zinema, antzerki, ilustrazio, musika eta hainbat estilotako dantzaz gain, poesia, eskultura, moda eta bertsolaritzaren inguruko ikuskizunak eskainiko dira hamar hilabetean zehar. Guztira hamaika museo eta toki historiko izango dira eta hamaika ikuskizun desbardin eskainiko dira ekainera arte Bizkaiko Eskualde ezberdinetara helduz.” Loreak gaineratu du “MusEkintza museoak, toki historikoak eta arte eszenikoak bateratuten dauzan jaialdia da: ondarea eta artea batzen dauzan jaialdia da eta publiko desbardinak erakarri gura dauz hain garrantzitsuak eta historiaz beteak diran gure museoetara. Besteak beste, MusEkintza museoak bizibarritzeko ekimena da, museoak espazio bizidun moduan eta arte guztien arteko sinergiak sortuten diran leku moduan indartuteko. Holan museoak herritarrengana gehiago hurbidutea lortuko dogu, publiko barriak erakartzea.”

Foru Erakundeak antolatutako MusEkintzak 2022ko irailaren 10ean eskainiko du lehen ikuskizuna, eta, hala, hasiera emango dio hilero Bizkaiko museo batean edo toki historiko batean ikuskizun desberdin bat eskainiko duen jaialdiari.

Jaialdia 2023ko ekainera arte egingo da, historiaz beteriko foru-museo eta -espazio hauetan: La Encartada fabrika museoan (Balmaseda), El Pobal burdinolan (Muskiz), Txakolin Museoa-Txakolingunean (Bakio), Euskal Herria Museoan (Gernika), Arkeologi Museoan (Bilbo), Arrantzaleen Museoan (Bermeo) eta Muñatones gazteluan. Aurten, gainera, lau toki gehiagotan izango dira ikuskizunak: Mariaren Bihotza plazako aztarnategia (Bilbo), Artelan Berreginen Museoa, Europako Herrien Parkea (Gernika-Lumo) eta Santimamiñe (Kortezubi).

Espazio horiek hainbat arte-diziplinatako ikuskizunen eszenatoki izango dira: zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza-estilo, hala nola airetikoa, flamenkoa, garaikidea, pole dance...

Arte eszenikoz blaitutako programazio honek publikoaren esperientzia indartuko du, espazio bakoitzerako berariaz prestatutako argiztapen eta proiekzio apaingarri bati esker. Argiztapena eta bideoko eta soinuko proiekzio mapatuak erabiliz girotze bat sortuko da, museo bakoitzean egingo den ekitaldi artistikora sartu aurretik ikus-entzuleei lagunduko dien esperientzia bat sortzeko aukeratutako espazioan.

Ikuskizunetara joateko, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo espazio bakoitzean. MusEkintzari buruzko informazio guztia kontsultatzeko: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/

MusEkintzak diziplina artistiko ugari batuko ditu

Bigarren edizio honetan, MusEkintzak diziplina artistiko berriak gehitu dizkio programazioari, eta zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza-estilo eskainiko ditu, hala nola airetikoa, flamenkoa, garaikidea eta pole dance ...

Jaialdia irailaren 10ean hasiko da, Bilboko Arkeologi Museoan, A vueltas con Lorca obrarekin, Carmelo Gómezen eta Mikhail Studynov-en eskutik, zeinak Emi Ecayk zuzentzen dituen. Irailaren 24an, Ganso & Ciak Babo Royal ikuskizuna eskainiko du, familia osoarentzat, Muskizeko Muñatones gazteluan. Urriaren 29an, Maitane Sarralderen Desªnuda dantza garaikide eta esekiko ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu, Europako Herrien Parkean (Gernika-Lumo). Azaroaren 26an, Bilboko Arte Berreginen Museoa filmatzeko set bihurtuko da, ECCBIren eskutik. Urtarrilaren 28an, Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Memoria de un Pez Buenoren bidez, Bilboko Udal Txistularien Bandak arreta handiz hautatutako doinuak joko ditu Elisabeth Pérez ilustratzailearen irudiei eta testuari laguntzeko. Otsailaren 25ean, Balmasedako La Encartada fabrika-museoan, Matxalen Bilbaok eta Natalia Garcíak dantza hurbilduko diote publikoari, Serenity Suiteren bidez. Martxoaren 18an, Adriana Bilbaok ÉCLAT – La moda como símbolo de (R)evolución. La danza como medio de revelación lana eramango du Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategira. Apirilaren 29an, mikroantzerkia nagusi izango da Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunean, Mikel Martínezen Tabernaria eta Luna Lunaren Repiqueteo obrekin. Maiatzaren 27an, ATX Teatroak BilakATXe eramango du Muskizeko El Pobal burdinolara. Eta, ekainaren 10ean, Garazi Etxaburu dantzariak bizitza emango dio, Kandelaken bidez, Jose Pablo Arriagak sortutako tamaina handiko egurrezko eskultura bati, Euskal Herria Museoan. MusEKintzak ekainaren 24an amaituko du bigarren edizioa, Santimamiñen, Ez da kasualitatearekin. Bertsoen bat-bateko musika-emanaldia da. Bertsolariek gitarra, biolina eta saxoa oinarri hartuta inprobisatuko dute, moderatzaileak proposatutako gaietatik abiatuta. Saioak ez dira mistoak; lau bertsolariak eta gaiak femeninoak dira Emakumezko bertsolariei, musikari eta bertsoei esker umorea, jolasa, hausnarketa eta konplizitatea batzen dituen ikuskizun bat.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·