Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo): Hezkuntzaren historia museoaren bilduman

EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo)

2020/10/10 - 2020/10/24

HITZALDIA

Euskal Herria Museoaren bilduma osatzen duten bi lanek, bi garai desberdinetako hezkuntzaren historiari buruzko kontakizun bat egiteko balio izango dute. Obretako bat 1820an egin zen, Rita de Arandia andrearen garaiko emakume gazteentzako ikastetxean, non Florencia de Ygartuak setaz Esterren Koroatzeari buruzko lan bat brodatu zuen. 1922an, hizkuntza, irakaskuntza eta unibertsitatea lelopean, Eusko Ikaskuntzaren III. Biltzarra egin zen Gernika-Lumon. Alberto Arruek egin zuen kartela, hots, bisitaldian aurkeztuko den bigarren lana.

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania

Lekua: Euskal Herria Museoa

Data:

Urriaren 10a, larunbata. 12:00etan (euskaraz) eta 17:00etan (gaztelaniaz).

Urriaren 24a, larunbata. 12:00etan (gaztelaniaz) eta 17:00etan (euskaraz).

Informazioa eta erreserbak: 946255451 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

Leku kopuru mugatua. Erreserba beharrezkoa.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·