Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Lana

EL POBALEKO BURDINOLA: Work it out

2020/09/13

ERIH - European Route of Industrial Heritage- erakundeak Europako Industri Ondarearen Ibilbideko kideoi El Pobalen gustura onartu dugun erronka bat proposatu digu. Europa osoan –jai giroan- industri ondarearen balioa errebeindikatzeko ekimen bat da. Martxa askorekin. Work It Out dantza (#WorkItOut).

Irailaren 13an igandea, 14:00tan, El Pobaleko burdinolak ekimenarekin bat egingo du koreografia eta musika gure sare sozialen bidez partekatuz: YouTube, Facebook, Twitter eta Instagram.

Ekimeneko parte hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu, Muskizko Yo Soy Baileactivo taldea, eta bereziki dantza taldearen arduradunari, Cathy Vianiri, taldearen entsegu guztiak koordinatzeaz arduratzeagatik, egun horretan onena eman ahal izateko.

Lapatx films-eko kideek, Andrea, Asier eta Ikerrek egingo digute bideoaren grabaketa eta muntaia.

Egon adi eta eman “like” gure bideoari ERIH-ren Facebooken! Botu gehien lortzen dituzten bideoentzat sariak daude…

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·