Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Begoñako Andra Mari basilikako sagrarioa

EL POBALEKO BURDINOLA (Muskiz) BIZKAIKO BURDINKI ARTISTIKOAK: Funtzionaltasuna eta edert...

El POBALEKO BURDINOLA (Muskiz)

2020/09/27

Egun honetan, El Pobal Galdakaoko Andra Mari elizara lekualdatuko da, bertan Jesús Muñiz Petralanda aditua izango da, geroxeago bere konpainian bisitatuko dugun luxuzko eszenatoki honetan forja artistikoari buruz mintzatzeko.

Burdinak Bizkaiko historian izugarrizko protagonismoa lortu zuen, bere ugaritasun, kalitate eta ustiatzeko erraztasunagatik. Honekin tradizionalki gogortasun, erabilera edo irmotasuna bezalako balioekin erlazioantzen ditugun objektu anitz egiten ziren.

Gure ondarean zeharreko bidaian lagun gaitzazu eta Andra Mari elizako bisitari esker bai Erdi Arokoak eta bai modernoak diren forja-lanen aleak ikusiko dituzu. Jesus Muñiz histporialariaren eskutik, gure olagizon artisau trebeak burdina euskarri artistiko bezala ere erabiltzeko gai izan zirela egiaztatu ahal izango duzu, oraindik sumatu ez dituzun beste ezaugarri batzuez hornituz: dotoretasuna, estiloa eta… edertasuna.

Argazkia: Bilboko Begoñako Andra Mari basilikako sagrario tardogotikoa.

Elkargunea: Andra Mari eliza (Galdakao)

Eguna: Irailak 27 (igandea)

Ordua: 11:30tatik 13:00tara

Hizkuntza: gaztelera

Doako jarduera.

Aforo mugatua, beharrezkoa da erreserba egitea (629271516 / elpobal@bizkaia.eus)

Oharra: egungo egoerara moldatuz, garraioa autobús bidez ez antolatzea pentsatu dugu. Andra Mari-ra zuen ibilgailuarekin edo Bizkaibus bidez heldu zaitezkete.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·