Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
irudia

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo): "Betaio mendiko orpoko aizkorak (Sopuerta)"

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo)

2020/07/28 - 2020/08/28

OBJETU BAT ISTORIO BAT

Betaio mendian (Sopuerta, Bizkaia) jaso zen Orpodun Aizkora hau Arkeologi Museoan ikusgai dago, Iberiar penintsulan Azken Brontzean ohikoak dira mota honetako aizkorak. Nazioartean "Palstaves" izen saxoiarekin ere ezagutzen dira, eta tope edo orpo bat izatea dute ezaugarri nagusi, piezaren erdialdean zeharka jartzen dena, orpoari eta kirten-eremuari muga bat ezarriz. Mota honetako aizkorek metal kantitate handiago bat behar dute, bereziki alboko eraztun bat edo bi baditu. Aizkora orpoz hornitzeak, ziurrenik, piezaren erabilera hobetuko zukeen, orpoak, erabileran atzera egitea eta desdoitzea saihestuko baitzuen eta eraztunekin osatzeak gainera, aizkora eta kirtena finkatzeko erabiltzen diren soka edo uhalak ongi tenkatzea dakar.

Orpooa soilik duten pieza hauek Iberiar penintsulako Brontze Ertainean agertzen hasten dira, heldulekurik gabe, (K.a. XIV-XII. mendeak) eta Azken Brontze aroaino iristen dira (K.a.ko IX-VIII. mendeak) bi helduleku eta guzti.

Ehunka aurkikuntza egin diren arren, Aizkora horien testuinguru estratigrafikorik ez dagoenez, zaila da horiek aztertzea. Hori gertatzen da, halaber, azken brontzearen metalurgia ia osoarekin, gordailu edo ezkutaleku multzoen parte izaten baitira askotan. Egoera honek elementu hauen esanahiari eta funtzioari buruzko eztabaida piztu besterik ez du egiten: hatu pertsonalak, merkatarien materialen pilaketak edo galdatzaileen ondasunak dira?, edo multzo botiboak, naturan bizi ziren jainkoei eskainiak? pieza hauetako batzuk dituzten akats teknologikoak (galdaketa-hondakin gordinak, bizarrak edo berun portzentaje altuak izateak esaterako) eskaintzarako elementuak izate hori azalduko ote luke? Aizkorak edo opaitzurrak ote diren ere ez dago argi. Baina arkeologia itxaroten dakien disziplina bat da, eta badaki erantzunen zain egoten.

Orpodun aizkoren gai honetan sakondu nahi duenak, Arkeologia Museo Nazionalaren webgunean, "Argitalpenak" izeneko fitxan, ikerlan interesgarri bat dute, euren bilduma oparoan dituzten Brontze Aroko objektu hauei buruz.


 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·