Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Irudia

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo): "Koralina-eraztun-zigilua (Muñatones, Muskiz)"

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo)

2020/07/21 - 2020/08/21

OBJETU BAT ISTORIO BAT

Arkeologi Museoaren bildumaren barruan elementu berezia da gaur hurbiltzen dizuegun pieza. Kornalinazko pieza bat da, grabatutako grafia kufikoarekin, eraztun-zigilu baten zati zena.

Pieza 1995ean berreskuratu zen, Muñatones gazteluan egindako hirugarren indusketa kanpainan. Pieza kornalina gorriz zizelkatua dago, antzina oso erabilia izan zen harri erdi-preziatu mota bat. Forma obalatukoa da, 14 x 11 x4 milimetro neurtzen du, eta metalezko uztai eder batean sartuta legoke. Idazkera arabiarreko karaktere kufikoetan idatzitako grafia bitxi bat aurkezten du. Bertan, honako testu hau irakur dezakegu:

Gora eta behera, bi lerrotan: "BiLah/athic" = Jainkoarengan/sinesten dut
Erdian, "Muhammad ibn ¿Sabkash?"

Horrelako piezek dokumentuak modu erosoan sinatzeko balio zuten. Piezaren zuzeneko bistak alderantzizko testua erakusten digu, argizari edo lakre gainean presionatu behar baitzen, non inprimatu eta behar bezala irakurriko baitzen.

Bere ezaugarri formalengatik, XI. mende inguruan egindako pieza dela uste dute adituek, eta Mahomaren zigiluarekin identifikatzen dute. Eraztun mota hau, bere eramailearentzat, ospe handiko elementu eta apaingarri izateaz gain, balio sinboliko eta sentimental garrantzitsua ere izango zuten, ia kutun bat bezala, familiek belaunaldiz belaunaldi mantentzen zutena.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·