Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Bienandanzas y fortunas

Muñatones Gaztelua: BISITA GIDATUAK

El POBALEKO BURDINOLA (Muskiz)

2020/06/26 - 2020/09/13

BISITA GIDATUAK GAZTELUAN

Igandero 10:00, 11:00, 12:00, eta 13:00.

Erreserba beharrezkoa da: elpobal@bizkaia.eus edo 629 271 516 telefonoan.

Honelako istorioak entzun nahi dituzue Muskizko Muñatones Gazteluan?

Udako asteburu orotan, bertan zuen zain izango gaituzue!

Lope erbesteratua

Zoritxarrez, azken hilabeteetan konfinamendu hitza protagonista bihurtu da gure artean. Etxeko itxialdiari lotuta, gure aurreko publikazio baten gai nagusi ere izan da, Lope Garcia de Salazarren bizitzaren ingurukoa.

Hala ere, gure Ahaide Nagusiak hitzaren bi esanahiak pairatu zituen. Hain zuzen ere, konfinamendua hitzak ez du soilik hirugarren batek inposatutako giltzapetzea esan nahi, erbestealdia edo atzerriratzea ere esan nahi du. R.A.E.-k, bere bigarren adieran, konfinamendua honela definitzen du kondenatuari denboraldi batez, askatasunean, bere bizilekua ez den toki batetan bizitzera behartzen dion zigorra.

Zer dela eta kanporatu zuten Lope bere gaztelu izugarritik? Denboran atzera egin behar dugu hau argitzeko.

Juan II erregeak, Euskal lurretan bando-gerrak zirela eta suertatutako gatazkez aspertuta, Ahaide Nagusien erbesteratzea proposatu zuen etengabeko liskarren eta populazioarentzat zituen ondorieoen konponbide bezala. 1442az geroztik erbesteratzea zigor bihurtzeko asmoak egon ziren baina 1448an Arrasateren erreketa izan zen urak gainezka egiteko falta zen tanta. Azkenik, hirugarren saiakera batetan, erregeak Ahaide Nagusien erbesteratze masiboa agindu zuen Granadako mugara, erregeari musulmandarren aurkako guduetan laguntza eskainiz.

Alabaina, euskal lurretan indarkeria nagusi izan zen erregeari Granadan egindako zerbitzuen ostean ere.

Enrique IV.a errege zelarik, bandokideen aurka eta hiribildu eta Ermandadeen alde mugimendu zorrotzagoak egiten hasi ziren. Enrique IV.ak 1452ko Foru Zaharraren zina egin ondoren eta 1457ko apirilaren 21ean sinatu zuen epaian oinarrituta, hauen Ahaideen aurkako altxamenduak Gipuzkoan zeuden 20 etxe-gotorlekutatik 18ren eraisketa ekarri zuen. Horrez gain, Ahaide Nagusi guztien erbesteratzea agindu zen Estepona eta Jimena hiribilduetara urte bete eta lau urteko denbora tartez, berriz ere fede katolikoaren etsaien aurka borrokatuz.

Ahaide hauen artean Juan Alonso de Mugica, Pedro de Avendaño, Martin Ruiz de Artega, Rodrigo Martinez de Barroeta eta, noski, gure Salazar zeuden.

Honek Salazartarren jarduna geldiarazi al zuen Enkarterrietan? Inola ere ez! Bere semeak, bereziki lehenseme zen Lope (etorkizuneko Ahaide Nagusi izateko itxurak azaltzen zituena) bere aita bezala aritu ziren etsai ziren Ermandade eta familiei aurka eginez eta haiekin auzitan.

Hala eta guztiz ere, Lope Garcia de Salazarrek erbestealdia hasi zuenean paludismoa pairatu zuen eta horregatik etxera bueltatu ahal izateko erregearen barkamena eskatu zuen, hegoaldean jarraituz gero hiltzeko zuen arriskua zela eta. Bere aitaren alde esku hartu zuen seme nagusiaren bitartekaritzarekin, Lopek etxera itzultzea eta bertan sendatzea lortu zuen.

Ahaide Nagusien konfinamendu edo erbesteratzeak Bizkaian erregearen berrespena suposatu zuen, Ermandadeen progresioan eta bandoen eraldaketan, izan ere asko hil egin ziren eta beste batzuek leinuko nagusien hutsunea aprobetxatu zuten bando aldaketa egiteko.

Boterearen egitura berri honek gure lurraldean nolabaiteko bakea ekarri zuela pentsa genezake. Haatik, Salazar leinuarentzat urte latzak zetozen…

*Irudia Las Bienandanzas e Fortunas liburutik ateratakoa da, Astarloa liburudendak 2004. urtean argitaratutakoa. Marrazkitzaileak: Julián Gradinaru, Ani Elorza Maiztegui eta Sara Madariaga.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·