Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Irudia

ARKEOLOGI MUSEOA (Blbo): " Jentilkoba haitzuloko zeramikazko ardatz-eraztun zeramikoa (M...

2020/06/23 - 2020/07/23

OBJEKTU BAT ISTORIO BAT. Jentilkoba haitzuloko zeramikazko ardatz-eraztun zeramikoa (Mañaria)

Jentilkoba haitzuloan berreskuratu zen (Mañaria, Bizkaia) zeramikazko ardatz-eraztun hau (txaonda eta topea ere deitua) gaur egun Arkeologi Museoko erakusketa iraunkorrean ikusi daiteke. Zeramikazko disko txiki bat da, erdialderantz pixka bat lodituta, eta zuloa erdian. Ezaugarri formal horiei esker, pieza hau K. a. 2800-1800 urte artekotzat jo ahal izan da (Kalkolitokoa, hain zuzen ere)

Historiaurreko beste objektu batzuekin alderatuta, ardatz-eraztun hau zertarako erabili zen jakitea oso erraza gertatzen zaigu, izan ere, gaur egun arte itxuraz eta zereginez ia aldatu gabe egon den tresna baten zatia izan da: haritu edo iruteko ardatzarena alegia (edo txaratila). Tresnaren funtsezko pieza bat ez bada ere, ardatza osatzen duen fuste bertikalaren muturretako batean kontrapisu gisa kokatzeak, haria eruteaz arduratzen den pertsonak, mataza batetik abiatuta, bere hatzen artean ateratzen eta albainutzen dituen zuntzak tenkatzea ahalbidetzen du, baita errotazio-denbora luzatzea eta hariaren bihurdura bizkortzea ere. Gainera, ardatz-eraztunak eragotzi egiten du ateratzen den harila ardatzetik irristatu, lurrera erori eta desbiribilkatzea.

Haria sortzeko balio bazuen, ardatz-eraztun bat topatuz gero, esan daiteke animalia jatorriko zuntz edo ilearen hornidura zeukatela nolabait, artilea esaterako, eta prozedura teknologiko luze bati esker animaliaren ilaje naturala zuntz bihur zezaketela, haritua izateko prest (garbiketa, kardatua, makilaz jotzea, orraztea). Harilak lortzen baziren, ehunak egin eta erabiltzeari buruz hitz egiten digu ardatz-eraztunak, eta, beraz, ehunak sortzeko tresnaren baten jabetzaz, hala nola ehungailu finko xume bat, hariak modu uniformean tartekatzea ahalbidetuko zukeena.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·