Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Tartalo eta Mari

EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo):San Juan gaueko tailerra

2020/06/23 - 2020/07/03

San Juan gaueko ospakizunen jatorria udako solstizioko erritu paganoetan dago. Egun honetako ospakizunak antzinatik datorz. Historiaurreko gizakia ama-lurraren zikloaz, emankortasunaz, urtaroez, ilargiaren aldiez, naturaren indarrez etb ohartuko zen. Hori dela eta, naturaren aldaketekin zer ikusia zuten erritoak ospatzen hasiko ziren, horietako garrantzitsuenak solstizio, ekinozio edo ilargiaren aldiekin loturikoak. Gaur egun, erlijio katolikoaren eraginez ekainaren 24ko bezperan ospatzen dugu.

Erlijio katolikoa antzinako sinesmen hauek bereganatuz joan da, jendea fede katolikora bihurtzeko asmoz. Horregatik ezagunena San Juan gauean baserri atarian edo herriko plazetan zuhaitz adar eta gauza zaharrekin egiten diren suak dira. Jai giroan ospatzen den gau magiko hau garbikuntza edo berrikuntzarekin lotzen da. Gau horretan, akelarre bereziak ere ospatzen ziren han eta hemen. Hori dela eta, sorginen gaua bezala ezagutzen dugu.

Hala ere, Euskal Herrian beste erritu asko ere badaude. Esate baterako, ura elementu berritzaile gisa erabiltzen da, uzta oparoa eskatzeko, indarra hartzeko, gaitzak sendatzeko etb. Horregatik egunsentia argitzean, errekatako ura jaso eta etxera eramaten dute familia eta aziendak bedeinkatzeko. Goizeko ihintza ere erabiltzen dute, jendea oinutsik ibiltzen da edo abereak ateratzen dituzte urte guztirako indar daitezen. Beraz sua eta ura erabiltzen dugu udako solstizioa ospatzeko.

Nahiz eta aurten San Juan bezperako suterik ez egin gure plazetan, magiaz beteriko gau hau beste era batera ospatzera animatu nahi dizuegu. Horretarako euskal mitologian daukagun pertsonaiak egitea proposatzen dizkizuegu, gau berezi hau pertsonai magiko hauekin batera pasatzeko.

Nahi izanez gero, zuen pertsonaiak Museoko sare sozialetara bidali eta kontatu diguzue zelan ospatu duzuen gau magiko hau: hashtag #ehmetxean bidez edo gure Facebookeko txataren bidez. Zuen berri izateko Irrikitan gaude!


 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·