Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

TOPAKETAK "ONDAREA eta HEZKUNTZA"

2020/03/22 - 2020/03/24

Otsailak 26 eta

BERTAN BEHERA: martxoak 24

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020

Europan, azken urteotan gero eta interes handiagoa dago ikerketarekiko eta berrikuntzarekiko, Hezkuntzaren eta Kulturaren esparruan, eta bereziki Ondare Hezkuntzan. Errealitate hori hainbat eragile eta kolektibo sozial eta kulturalen arteko foro eta topaketetan islatzen da, eta Europako Batzordearen dokumentu estrategikoen edukietan ere jasotzen da.

Ildo horretan, Europako Kontseiluak ONDAREA eta HEZKUNTZA gai komuna proposatu die estatu kide guztiei, 2020ko Ondarearen Europako Jardunaldien hurrengo kanpaina egiteko (Bizkaian 20. urteurrena ospatzen dena). Jardunaldien erakunde antolatzailetik, erakundeen eta kolektiboen etorkizuneko parte-hartzea testuinguruan jartzen eta bideratzen saiatzen gara (bai aurreko urteetan zehar esku hartu dutenena, bai 2020an lehen aldiz parte hartzen dutenena), otsailetik martxora bitartean egindako hainbat hausnarketa-topaketen bidez, eta, era berean, dokumentu honen bidez, non, erreferentzia gisa, Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien (OEJ2020) babesean egindako jarduerak ezartzeko orduan kontuan hartu beharko liratekeen jarraibide nagusiak jasotzen baitira.

Aurreratu den bezala, honako hauek dira HELBURU nagusiak:

  1. Egungo eta iraganeko hezkuntza-jarduerarekin lotutako ondarea nabarmentzea eta ikusaraztea, neurri handi batean oraindik ezkutuan dagoena publiko orokorrarentzat.
  2. Ondarearen kudeaketan, komunikazioan eta hezkuntzan erronka berriei ekitea.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Lekua: SALA ONDARE Mª Díaz de Haro 11 - 1 Bilbao

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·