Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbao): Objektu bat, istorio bat

2020/03/24 - 2020/04/30

EREÑOZARREKO EZPROIAK (Ereño)

Ezproiak metalezko bi adar modukoez osatuta daude eta punta zorrotza daukate amaieran, zaldunaren oinetakoen orpora uhal batekin estutzen ziren. Bultzagarri moduan, ezproiekin zaldiak jotzeko edota xaxatzeko erabiltzen ziren. Bi ezproi hauetako bat, urrezko xafla batez dago gainestalia.

2009ko indusketa kanpainan aurkitu ziren, gaztelu honen ikerketan erabilera eta eraikuntza fase ezberdinak ikusi ahal izan zirelarik: Gaztelua XI. mendean eraiki eta XIII. mendearen erdialdera arte erabilia izan zen. Orduan, bere hondakinen gainean, eliza bat eraiki zen hilerri batez inguraturik eta 1560.urtera arte erabili zen.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·