Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo): "JOSÉ ARRUE eta itsasoa" erakusketa

2019/12/05 - 2020/04/19

Apirilak 19ra

José Arrue eta itsasoa lanak euskal kostaldeko ikuspegi harrigarrienetako batzuk biltzen ditu, hain zuzen ere, José Arruek Euskal Artisten Elkarteko Antonio Guezala lagun eta kidearekin batera gozatu zituen paisaiak. Elkarrekin Gaztelugatxeko Donienen ibili ziren udako oporretan. Bakio, Bermeo edo Sopela eta kostaldeko beste hainbat kokagune ere, bertako biztanleekin batera, bihurtu ziren bere pinturarako inspirazio iturri. José Arrueren paisaiak bakartiak dira, espiritualtasunez kargatuak, bai eta alaiak ere, irudiz beteak, bizitasunaren eta errealismoaren erakusgarri. Aldi berean, eta benetakoarekiko eta zehatzarekiko interés handiz, arrantzaleen eta itsasoko emakumeen erretratu deskribatzaileak margotu zituen, haien zehaztasun eta gertutasunagatik harrigarriak direnak.

Informazio gehiago: 946881171 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·