2019/11/15 - 2021/01/17
2019ko Azaroak 15etik 2021eko urtarrilak 17ra
Euskal Herria Museoan aurkeztutako erakusketa José Arrue (1885-1977) hurbilenaren ikuspegi sakona da, obra askotan argitaratu gabea; lan horietan maisutasun bikainez islatzen du euskal imajinarioa, betiere pertsonaia arketipiko, paisaia eta ohituren bidez. Izaera polifazetiko nabarmenarekin, José Arruek era guztietako teknika eta euskarrietan esperimentatu zuen; hala, margolanak, marrazkiak, ilustrazioak, horma-irudiak, kartelak, zeramika … egin zituen, mota askotako lanak Aurrera eramanez. Bere obran, herri bizitzaren ordena guztiak islatu zituen: baserria, azokak, erritu eta sinesmenak; dena dela, horien guztien artean “erromeria” azaltzen zaigu protagonista nagusi gisa.
Erakusketa honetarako familiaren funtsa erabili da, bere oinordekoek kontu eta arreta handiz zaindutakoa; haien eskuzabaltasunari esker, José Arrueren hedadura eta proiekzio artistikoa baieztatzeko aukera izango dugu.
BISITA GIDATUAK:
Abenduan hasi eta erakusketa bukatu arte bisita gidatuak eskainiko dira erakusketara.
Ezinbestekoa izena ematea: 946255451 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus