Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

El Pobal (Muskiz): Gidatutako ibilbidea portutik Urtubiaga burdinolaraino (Ea)

2019/11/09

Azaroak 9.

Burdinola bat Ean (BURDIN IBILBIDEAK)

Goizeko irteera -txango-ola ;)- hau gurekin egitera animatzen zaituztegu. Eako herri eta portutik kilometro gutxira kokatzen den Urtubiaga burdinola eta errota osaturiko multzo ederra bisitatzeko aukera dugu, gure kostaldeko bazter erakargarrienetariko baten ondareaz gozatuz.

Urtubiagako parajean kokatutako Erdi Aroko ola, 1725. urtean berreraiki zen. Bisitatuko dugun multzoa, litekeena, Pedro Bernardo Villarreal de Berriz ilustratuaren esku-hartzea izan zuen berriztatze lan horietan, batez ere, garai horretako jabeen, Cathalina del Puerto Uribe y Adan de Yarza eta bere senarra Juan de Aranzibiaren adiskide zela kontuan hartzen badugu.

Eako portu txikian hasiko da gure ibilbidea, Urtubiagako labean erabilitako mea Somorrostrotik zekarten ontzien iritsiera imajinatuz. Hemendik burdinolarantz abiatuko gara, bost kilometro eskaseko oinezko ibilbide atsegina osatuz eta Talako Ama eta San Bartolome baselizak bisitatuz, azkeneko hau kirikiño-hesia gertu duelarik. Iruetatik, hiru erreka batzen diren puntutik aurrera, Eako ibaiertzetik ibiliko gara Urtubiagako presa, ola eta errotara iritsi arte.

Urtubiagaren balioa hainbeste nabarmendu duen Heako Kultur Elkartearen kide eta ikertzaile den Mikel Zelaiak gidatuko gaitu ibilbidean eta José Ángel Fernández Carvajal arkeologoa gurekin izango da ere, Unai Aurrekoetxearekin batera, indusketen arduradun izan baita.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·