Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 
Zatoz paizaia magiko hau ezagutzera. Baso Margotua eta Oma Harana
Jarduerak
OMAKO BASOA: UDAKO BISITALDIAK05/08/2016 - 21/08/2016

OMAKO BASOA MARGOTUA

OHARRA: Omako Baso Margotua ALDI BATERAKO ITXITA egongo da mantentze lanak eta sarreretan hobekuntza lanak burutu ahal izateko.

"OMAKO BASO MARGOTUA eta HARANA"

Zatoz paisaia magiko hau ezagutzera!

Omako Basoa da Agustin Ibarrola euskal artistaren lanik ezagunennetako bat. XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan sortutako "Land Art" korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia grisa erabiliz.

Basoan zehar goazela, irudiak sortuz doaz gure begien aurrean: Batzuetan zuhaitz bakar batek irudi bat sortzen du baina beste batzuetan zuhaitz-multzo bat begiratu behar da zein irudi osatzen duten ikusteko eta obra ulertzeko. Gainera, irudiak ulertzeko modua ezberdina da nondik ikusten diren kontuan hartuz gero: irudiak eraldatu egiten dira. Azken finean, bisita pertsonalizatua da, bisitaria bere obraren protagonista izatea lortzen du artistak.

 

Ordutegia

Omako Baso Margotua ikusteko bisitak gidatuak ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan egingo dira, uztailaren 18tik irailaren 7ra.

Egunean bi bisita egingo dira: 12:00etan eta 17:00etan.

Bisitak 15 lagunentzat egingo dira gehienez, gaztelaniaz eta euskaraz.

Bisitaldia egiteko telefono honetara eta aurretiaz izena ematea beharrezkoa da. 94 465 16 57.

Informazioa

Telefonoa:

94 465 16 57
E-mail:
santimamine@bizkaia.eus

Prezioak

Helduak: 3,50€

Langabetuak, jubilatuak, ikasleak eta elbarrituak: 2,25€

6 urtetik beherakoak: doan

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·