Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo)

EKAINAK 9-TIK AURRERA ZABALIK

Museoko bisitari eta langileen segurtasuna bermatzeko honako neurri hauek hartu dira:

  • Edukiera mugatua izango da.
  • Bisita gidatuak egingo dira baina gehienez 5 pertsonarekin eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea: Tl. 94 625 5451 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

Sarrera: 2€

Ordutegia: Betikoa (begiratu behean)

Euskal Herria Museoak 1733.urtean eraikitako Alegria jauregi barrokoan du egoitza. 1982. urtean eskuratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak orubea eta, Euskal Herriaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagunduko zuen espacio bat sortzeko asmoz, eraikina zaharberritu eta Museo bihurtzeko lanak gauzatu zituen.


Museoa lau solairutan dago egituratuta: beheko solairuan, Euskal Herriko bizimodua baldintzatzen duen ingurune fisikoa ezagutarazten da; lehenengoan, bilakaera historikoa eta egungo egitura politikoa eragin zuten gertakariak aurkezten dira; bigarrenean berriz, kirola, sinesmenak, dantzak, musika, gastronomia eta hizkuntza bezalako adierazpen kulturalak dira aztergai. Azkenenengo solairua, ganbara, aldibaterako erakusketetara zuzendutako espazioa da.

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Aldundiko museoen sareak, urtebetez gehiago Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du. COVID-19 pandemiaren eraginez ekipamenduak bisitarientzako itxi egin behar izan direnez museo bakoitzak aurtengo kanpainan parte hartuko du erakusekta birtual baterako aukeratu duen pieza berezi baten bitartez. Erakusketa bisitatzeko: http://museoeneguna.eus/


BISITA eta EKINTZA EGITARAUA 2019-2020

"JOSE ARRUE BARRUTIK" ERAKUSKETAREN BISITA GIDATUA

 

Kontaktua

Helbidea: Alegría Jauregia. Allendesalazar, 5. 48300 Gernika-Lumo

Telefonoa: 946 255 451

Posta elektronikoa: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

Twitter: https://twitter.com/ EHMuseoa

Facebook: www.facebook.com/EHMGernika

Instagram: www.instagram.com/ehmuseoa/

_

Ordutegia

Ordutegi orokorra:

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Igandeak: 10:30-14:30
  • Jaiegunak: 10:30-14:30 / 16:00-19:30
  • Astelehenak: itxita jaiegunetan eta urriko azken astelehenean izan ezik

Udako ordutegia (uztaila eta abuztua):

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Igandeak eta astelehenak: 10:30-14:00
  • Jaiegunak: 10:30-14:30 / 16:00-19:30

_

Zerbitzuak

Gidatutako bisitak taldeentzat (gutxienez 10 lagun), aurretiaz hitzordua eginda

Ikasle talde eta familientzako tailerrak

Bisita aurreko prestaketa saioak egiteko aukera

Ekintza anitzak: hitzaldiak, ipuin kontalariak, kontzertuak, aurkezpenak...

Instalazioak: egokitutako sarbideak + txirrindulak aparkatzeko lekua

Aretoen alokairu eta lagapena

Denda

_

Prezioak

Orokorra: 3,5€

Tarifa murriztua: 2 € (jubilatu txartela, 60 urtetik gorakoak, 26 urtera arteko gazteak, ikasle txartela, ezinduak, langabetuak, NEKATUR txartela eta 10 pertsona edo gehiagoko taldeak)

Doako sarrera: 12 urtetik beherakoak, eskola taldeen laguntzaileak, ICOM txartela, irakaslearen tartela, Nagusi Txartela, Puntuan Txartela, Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18an), Euskal Kostaldeko Museoen Eguna, Gernikako Bonbardaketaren urteurrena (apirilaren 26an) eta larunbatero (Museoaren Eguna)

_

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·