Logo de la Diputación
 

AZTARNAZ AZTARNA: BUZTIN GAINEAN IRUDIKATUTAKO GLADIADOREAK

ARKEOLOGIA MUSEOA (Bilbo)

2026/06/29 - 2026/09/30

Aztarnaz Aztarna programarekin jarraituko dugu, baina oraingoan look aldaketa emango diogu erakusketa txikiari. Gure gordailuetan gordetzen dugun ondarearen zati txiki bat erakusten jarraitzen dugu. Hurrengo hilabeteetan pieza hau aukeratuko da:

BUZTIN GAINEAN IRUDIKATUTAKO GLADIADOREAK (Forua)

Sigillata terrako zati bat da — Erromatar Inperioko zeramikarik adierazgarriena, kolore gorrixka distiratsuagatik eta akabera finagatik ezaguna —, Dragendorff 37 formako ontzi batekoa. Zatiak obalo-friso baten azpian apaindutako metopa bat gordetzen du, eta bertan izozten da gladiadoreen benetako borroka-eszena bat.

Pieza honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, zatoz Arkeologia Museora.

94 404 09 90

arkeologimuseoa@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·