Logo de la Diputación
 
Pieza bat, istorio bat

Bilduma Programa

LA ENCARTADA FABRIKA - MUSEOA (Balmaseda) - ERAKUSKETA

2024/02/22 - 2024/06/16

Pieza bat, istorio bat: ikerketaren emaitzak

Vicente Porto Paúl gudariren manta – Artzain manta izatetik, gudari manta bilakatuz

Ikusgai dugun artzain manta edo gudari manta Vicente Porto Paíl gudariarena izan zen. Eusko Jaurlaritzak 1936ko Gerra Zibilaren testuinguruan osatutako armada milizanoaren ANV 1 Olabarri batailoiaren gudaria zen Vicente Porto Paúl.

Gudarientzako mantak

1936an, Eusko Jaurlaritzak hainbat enpresen ekoizpena erabili zuen, besteak beste, La Encartada S.A. Aukeratutako piezak oinarrizko mantak izan ziren, artzain manta izenez ezagunak, Kataluniako Ninet Ehundegietan eginak.

Gudariak: armada milizianoa

Gudariak gehienak Euskadiren defentsan parte hartu zuten boluntarioen taldeak izan ziren 1936ko altxamendu militarraren ondorioz. ANV 1 Olabarri batailoia, Vicente Porto Paúl kide zuena, 1936ko abuztua eta iraila bitartean sortu zen. Eusko Abertsale Ekintzaren diziplinapean, gehienak bizkaitarrak ziren, eta Mola Jeneralaren tropek Nafarroatik egin zuten aurrerapenaren aurrean, nabarmendutako gipuzkoar talde txiki bat.

Memoria irazki eta bilbearekin

Artzain manta gisa egina, gudari baten ekipamendu militar bezala erabili zen eta etxera bueltatzean, hainbat hamarkadetan zehar lisatzeko oinarri bezala erabili zen.

2007an, Vicenteren familiak museoari dohaintzan eman zion. Tapaki bat, ondari industrial eta belikoaren ikur eta adibide gisa, baina, batez ere, gizakiaren lekuko.

DATA: otsailaren 22tik ekainaren 16rarte

PREZIOA: Doakoa.

INFORMAZIO GEHIAGO: 📩 laencartada@bizkaia.eus - 94 680 07 78

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·