Logo de la Diputación
 

EUSKAL HERRIA MUSEOA (GERNIKA-LUMO): Hitzaldi Zikloa.

EUSKAL HERRIA MUSEOA (Gernika-Lumo) - HITZALDIA

2023/04/27 - 2023/05/18

Hitzaldi-ziklo hau “Abangoardiako 10 emakume Bizkaian 1800-1936” aldi baterako erakusketaren osagarri gisa antolatzen da. Erakusketa 2023ko ekainaren 4ra arte egongo da ikusgai Euskal Herria Museoaren ganbaran.

Joseba Agirreazkuenagak, Euskal Herriko Unibertsitatearen proiektu honen koordinatzaileak, Unibertsitateko lau irakasle esanguratsu bildu ditu ziklo hauetarako. Lau jardunalditan zehar, bakoitzak Euskal Herriko historiaren hainbat alderdi eta unetan emakumearen irudiari buruzko bere ikerketa aurkeztuko digu.

Emakumeak eta langile-mugimendua Euskadin (1890-1936)

Sara Hidalgo

Maiatzak 4 / 18:00/ Gaztelera

Hitzaldi honetan, Euskadiko XX. mendearen lehen erdian langile-alderdien barruan bi emakumek (PSOEko Virginia González eta PCEko Dolores Ibárruri) egindako ekarpen politikoen errepasoa egingo da. Honen bidez, emakumearekin zerikusia duten gaiek langile-mugimenduaren barruan sartuak izateko zailtasunak ere aztertuko dira.

Emakumeak eta hauen parte hartzea euskal erakunde publikoetan (1900-1936)

Susana Serrano

Maiatzak 11 / 18:00/ Gazteleraz

Primo de Riveraren diktaduran eta II. Errepublikan, emakumeen presentzia esanguratsuagoa izan zen euskal udal-gobernuetan, botere zentralarekin lotutako karguetan baino. Hitzaldian zehar haren sarbidea, banaketa geografikoa, profil sozial eta politikoa, iraunkortasuna eta garatu zituzten jarduerak ezagutaraziko dira.

Emakumeak eta dantzak Euskal Herrian (1756-1921)

Bakarne Altonaga

Maiatzak 18 / 18:00/ Euskaraz

Hitzaldi honek XVIII. mende erdialdetik, Manuel Larramendik emakume dantzariak goraipatu zituenetik, XX. mende hasiera arte dantzari buruzko diskurtsoetan emakumeei buruz sortu ziren irudikapenetatik bidaia bat egitea proposatzen du.

Feminismoa eta bakezaletasuna: Benitas Asas Manterola eta bakearen aurkikuntza Europan (1914-1931)

Mari Jose Villa

Maiatzak 25 / 18:00 / Gazteleraz

XX. mendearen hasierako belizismo geldiezinaren testuinguruan, mugimendu feministaren barruan nazioarteko mugimendu bakezalea antolatzeko lehen ekintzak sortu ziren. Espainian, Benita Asas Manterola feminista eta sufragistak erantzun zion mobilizazio bakezalerako dei horri, eta Europako mugimendu bakezalea ezagutarazi eta babestu zuen bere idazki eta ekintzen bidez.

ERAKUSKETA: Abangoardiako 10 emakume Bizkaian

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·