Logo de la Diputación
 
irudia

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbao): "EUROPAKO ARKEOLOGIA JARDUNALDIAK: ekintzak"

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo)

2022/06/17 - 2022/06/25

Arkeologi museoak ekintzak desberdinekin parte hartuko du jardunaldi hauetan:


1.- Ekainaren 17, 18 eta 19an: erakusketa. Proiektu arkeologikoak. Hainbat panelen bidez, azken urteetan Bizkaian egindako proiektu arkeologikoak aurkeztuko dira. Aranbaltzako aztarnategi paleolitikoko indusketetatik hasi eta Etxebarriko Lezama Legizamon familiaren multzo protoindustrial baten azterketaraino.
2.- 17an, 18:00etan Mahai-ingurua: erakusketan parte hartzen duten ikertzaileek beren posterrak aurkeztuko dituzte, beren ikerketak azalduko dituzte eta bisitariekin hitz egingo dute.
3.- Ekainaren 19an, 12:30ean. Tailer ta hitzaldia. Denboraren neurria erromatarren garaian.
Ricardo Cagigalek (Jano Taldearen sortzailea, birsortze historikoak) parte-hartzeko hitzaldia emango du. Bertan, erromatarrek eguzkiak proiektatutako itzala erabiliz denbora nola neurtzen zuten ikusiko dugu. Egunaren eta gauaren iraupena urtaroen arabera aldatzen denez, orduak desberdin banatu behar izan zituzten urtaroaren arabera. Tailerrean eguzki-erloju horiek erabiltzen eta ordu-neurketak egiten ikasiko dugu.
4.- Ekainaren 25an, 11:30ean. Bilbo, 1874. Bisita gidatua. Setiatutako hiri batetik ibilaldia. Gorka Martin historialariaren eskutik, Bilboko alde zaharrean barrena ibilbidea egingo dugu, 1874ko urtarrila eta maiatza bitartean, karlistek hiria setiatu zutenean, Azken Karlistaldiaren testuinguruan.

Lekua: Arkeologi museoa

Doainik – aldez aurretiko ereserva beharrezkoa

94 404 0990 - arkeologimuseoa@bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·