Logo de la Diputación
 
irudia

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbao):Simancas Motako Gerriko Zarrailua(Aloria, Urduñako Harana)...

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo) - ERAKUSKETA

2022/07/26 - 2022/10/23

Programa honetan erakusketa txikiak egiten ditugu, gure bilduma osatzen duten eta museoko artxiboetan egon ohi diren piezak banan-banan erakusteko. Pieza bakoitzak horiek egin zituzten pertsonen eta giza taldeen istorio bat kontatzen digu.

Oraingoan,SIMANCAS MOTAKO GERRIKO ZARRAILUA (ALORIA, URDUÑAKO HARANA) da aukeratutako pieza.

Joan den mendeko 80ko eta 90ko hamarkadetan, Urduñako haranean indusketa arkeologikoak egin ziren Aloriako aztarnategian. Bertan, K.a. II. mendetik I. mendera arteko eraikinen aztarna gutxi batzuk aurkitu ziren. Haien gainean, erromatar inperioaren garaiko hamabi esparru (K.o. I. mendetik V. mendera). Aztarnategiaren ipar-ekialdean kokatzen zen honako batean, C izenekoa, bi brontzezko pieza bitxi aurkitu ziren, K.o. IV. Mendeko Simancas motako gerriko zarrailua osatzen zuten belarria eta plaka.

Eta honen historia ezagutu nahi baduzue, anima zaitezte Arkeologi Museora etortzera.

Facebook @arkeologimuseoa

Twitter @arkeologimuseoa

Instagram

arkeologimuseoa@bizkaia.eus - 94 404 09 90

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·