Logo de la Diputación
 
Irudia
Jarduerak

El POBALEKO BURDINOLA (Muskiz)

BISITA GIDATUAK (ezinbestekoa aldez aurretik izena ematea):

  • Tl. 629271516 edo elpobal@bizkaia.eus

Bisita gidatuak erakustaldiarekin:

  • LARUNBATAK: Orduak: 11:00, 12:00 y 13:00
  • Ordutegia: Betikoa (begiratu behean)

Muskiz udalerrian El Pobaleko Burdinola dago: lantegi hidrauliko bat, burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten zituena. Muñatones Gaztelutik eskualdea mendean zuen leinuak eraiki zuen burdinola XVI. mende hasieran, Salazar leinuak, alegia, eta 1965era arte iraun zuen lanean.

Osperik handiena XVII. mende amaieran izan zuen, tailerra handitzearekin batera, azpiegitura hidraulikoa berreraiki zuten garaian. Hala ere, gaur egun ikusgai ditugun hainbat eraikuntza eta makineria XIX. mende amaierakoak dira. Garai hartan, azken olagizonak eginahalean ari ziren, teknologikoki aurreratuago zegoen aro berri batean lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Burdinolaren inguruan, produkzio-gune oso bat zegoen antolatuta: olagizonen etxebizitza, irin-errota, ogi-labeak, baratzak eta mendiak, egurrez zein ikatzez hornitzeko.

2004. urtean ateak zabaldu zituenetik, museo bizia da El Pobal; izan ere, Bizkaiko industriaurreko jarduerarik inportanteenetako bi erakusten dira bertan: burdingintza eta errotaritza. Ingurune eder hau bisitatzera Barbadun ibaiaren ertzetara hurbiltzen diren guztiek bi makina hidraulikoak abian ikusteko aukeraz gozatu ahal izango dute.

 

Kontaktua

Helbidea: El Pobal auzoa Muskiz-Sopuerta errepidea. 48550 Muskiz.

Telefonoa: 629 271 516.

Posta elektronikoa: elpobal@bizkaia.eus

Ordutegia

Maiatzetik urrirae:

  • Asteartetik larunbatera: 10:00h-14:00h / 16:00h-19:00h.
  • Igande eta jaiegunetan: 10:00h-14:00h.
  • Astelehenak: itxita.

Azarotik apirilera:

  • Asteartetik igandera eta jaiegunak: 10:00h-14:00h.
  • Astelehenak: itxita.
  • Itxita urtarrilaren 1 eta 6an, eta abenduaren 25ean.

Zerbitzuak

Bisita guztiak gidatuak dira.

Eskola taldeentzako jarduerak:

  • Gida didaktikoak
  • Ogia edo taloa egiten
  • Burdin tailerra
  • Burdinolen ibilbidea Barbadun ibaiertzetik
  • Ura, basoak eta energia
  • Gaztelutxiki - Muñatones Gaztelua

Denda

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako irisgarritasuna

Aparkalekua

Prezioak

  • Orokorra: 3,50€ (bisita gidatua) / 5,50 € (bisita gidatua + erakustaldia).

  • Murriztua: 2,50€ (bisita gidatua) / 3,50 € (bisita gidatua + erakustaldia).

26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, desgaitasuna duten pertsonak, langabeak, pentsiodunak, familia ugaria eta 10 heldu baino gehiagoko taldeak.

  • Doakoa: 12 urte arte, irakasleak, gidariak eta behar bezala onetsitako prentsa, museoaren eguna: ostirala, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Nagusi Txartela, ICOM (Museon Nazioarteko Kontseilua) txartela.

  • Eskola- eta aisialdi taldeak: 1€ ikasle bakoitzeko (bisita gidatua) / 2€ ikasle bakoitzeko (bisita gidatua + tailer didaktikoa).
  • El Pobaleko Burdinola + Muñatones Gaztelua (baterako bisita):
    • Orokorra: 4,50€ (3,50+1).
    • Murriztua: 3,50€ (2,50+1).
    • Eskola-taldeak: 2€ ikasle bakoitzeko.

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·