Logo de la Diputación
 

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo): "ALDI BATERAKO ERAKUSKETA: ERRALDOIEN BIZKAR GAINEAN. EUSKAL ARKEOLOGIAREN HISTORIA"

2021/02/28 - 2021/11/07

Euskal arkeologiaren historia

“Erraldoien bizkar gainean” erakusketak XVIII.mendeaz geroztik euskal arkeologiak izandako garapena erakusten du, zerbait aditu iraganeko objektuez interesatzen hasi zirenetik, gaur egunera arte. Ibilbide horrek diziplinaren aldaketa metodologiko, kontzeptual eta interpretatiboak erakusten dizkigu, baita askotan aintzidariak izan diren ikerketei esker, zaletasun burges bat baino ez zena zientzia bihurtu zuten pertsonak ere bai.

Gure aurretik izan diren eta gure ezagutza eraikitzen lagundu diguten pertsona horiei guztiei eskainita dago erakusketa hau. Bertan, azken 150 urteetako gizartean izandako aldaketen isla diren Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako objektuak ukusi ahal izango dira.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·