Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

ARRANTZALEEN MUSEOA (BERMEO): “AKURIO ETA ELKANO. 500 URTE GEROAGO” LIBURU AURKEZPENA...

ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo)

2020/11/19

Azaroak 19

Xabier Armendarizek “Akurio eta Elkano. 500 urte geroago” liburua aurkeztuko du Arrantzaleen Museoan azaroaren 19an.

“Akurio eta Elkano. 1519-1522” erakusketak Lehen Mundu Bira espedizioan parte hartu zuten 33 euskal herritarrak aurkezten ditu. Horietatik, 7 Bermeokoak ziren, eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak, besteak beste.

"Akurio eta Elkano. 500 urte geroago” liburuak erakusketaren informazioa gehitzen du, nabigatzaile trebe horien biografiatik hasita, zeintzuk ziren haien ametsak eta motibazioak, ontzian izandako karguak eta gorabehera ezagunak azalduko ditu, bai haien bizitzari eta jatorriari buruzkoak, bai bidaian zehar izandako gertaerei buruzkoak. Elkanorekin batera Munduko Bira osatzea lortu zutenen irudia ahaztu gabe.

Liburuarekin batera, “Akurio eta Elkano. 1519-1522” erakusketaren ildora aurrera eramango diren ekintzak aurkeztuko dira.

  • Data: Azaroak 19
  • Ordua: 18:30
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Informazio eta erreserbak: 946881171 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

Leku-kopuru mugatuak, erreserba ezinbestekoa da.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·