Bizkaikoa.bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Logo de la Diputación
 

URTEKO EGITARAUA

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen sareak urteko jardueren katalogoa aurkeztu du lehen aldiz

2020. urterako, kulturaren arloko 400 proposamen eta jarduera baino gehiago biltzen ditu programak. ‘Bizkaikoa’k egunero museo-sareak eskaintzen duen kultur eskaintza handia ikusarazi nahi du, eta lurraldearen kultura, historia eta nortasuna publikoaren eskura jarri.

‘Bizkaikoa’k, Bizkaiko museoen sarea kudeatzen eta sustatzen duen sozietate publikoak, lehenengo aldiz bildu du argitalpen batean bere programazio osoa, kulturaren, historiaren eta lurraldearen nortasunaren inguruko kultura-eskaintza zabala eta askotarikoa herritar guztiei erakuste aldera.

Lehenengo edizio honetan, katalogoak, 2020. urteari doakionez, aldi baterako erakusketa, tailer, bisita gidatu, bilduma iraunkor, hitzaldi eta mintegi edo zinema-zikloak biltzen ditu, kulturaren alorreko beste proposamen askoren artean. Proposamen horiek egunero eskaintzen dira Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen museo-sarea osatzen duten sei museoetan, erakusketa-aretoetan eta ondare-espazioetan. Argitalpena doan dago eskuragarri sareko museo eta areto guztietan, Foru Liburutegian eta Bizkaiko turismo bulegoetan. Webgune honetan ere deskarga daiteke: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·