Logo de la Diputación
 
Irudia

TRIBISBURUKO NEKROPOLI ERROMATARRA (Bermeo, Busturia)

Hil-egitura erromatarren multzo harrigarri bat da, Sollube mendiaren inguruetan kokatutakoa. Errausketa-nekropoli honek sare trinko bat du, pasilloz bereizitako oinplano karratuko harrizko esparruekin.

Esparruetan, hildakoen errautsak uzten zituzten. Kristo ondoko I. eta III. mende artean erraustu zituzten hildakoak, eta oraindik aurkitu ez den inguruko herrixka bateko biztanleak ziren.

 

Informazioa eta bisitak

Enklabe hori ekaina eta abuztua bitartean bisitatu ahal izango da, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ibilbide Historikoak bisiten programaren barruan.

Ibilbide Historikoak programak eskaintzen dituen bisita guztiak ibilbideak@bizkaia.eus helbide elektronikoaren bidez kontsulta daitezke.

Tarifak

Kontsultatu tarifak

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·