Logo de la Diputación
 

ARROLAKO OPPIDUMA

Burdin Aroko gotorleku garrantzitsu hori funtsezko aztarnategia da Bizkaiko historia ezagutzeko.

Arrolako oppiduma Bizkaiko Lurralde Historikoko aztarnategi protohistorikoetako bat da, eta bigarren Burdin Aroko bizimodua erakusten du. Mota horretako gotorlekuak garai horretan ohikoak baziren ere, Arrolakoa Ekialdeko Kantauriko ikusgarrienetako bat da, haren neurriak, zabalera eta kontserbazio maila direla-eta. Herrixka gotortuak (K.a. IV. eta K.o. I. mendeen bitartean okupatutakoa) Bizkaiko historiako funtsezko aldi nahiko ezezagun bateko gaitasun arkeologiko handia dauka.

Arrolako Oppidumeko bizimoduaren ezagutza osatzeko, Interpretazio-Zentroa ikus daiteke, Arrolagunea (Arratzu), non herrixka aurre-erromatar indigena horren testuinguru historikoa eta kulturala erakusten den. Arrolako Oppidumeko Interpretazio Zentura, Arrolagunea, Arratzuko Kultur Etxean dago.

 

INFORMAZIOA ETA BISITAK

Irteera: Nabarnizetik.

Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu

Informazioa eta erreserbak:688 856 689 ibilbideak@bizkaia.eus

TARIFAS

Orokorra: 3,50 €

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·