Logo de la Diputación
 
EREÑOZARREKO ERDI AROKO GAILURRA

EREÑOZARREKO ERDI AROKO GAILURRA

Ereñozarreko San Migeleko Erdi Aroko gailurra Ereñon dago. Aztarnategi horretako ikerketa arkeologikoak Erdi Arotik gaur egunera arte doan sekuentzia historikoa egiaztatzen du. Hainbat aldi agertzen dituen nekropolia eta jada desagertu den gaztelu baten hondarrak aztarnategia egituratzen duten elementuak dira.

Gaur egun baseliza txiki bat duen gailurrean, bisitariek gure historian neurri txikienean ezagutzen diren aldietako bat gogorarazi ahalko dute. Aldi horrek Erdi Aroko gazteluen garaiez, Erdi Aroan gure haranak zaintzen zituzten gotorlekuez, eta gure arbasoen bizimoduez eta sinesmenez hitz egiten du.

Maitaleen nekropolia

Nabarmena da gurutze hankaduneko bi estela aurkitu izana, Bizkaiak horietako gutxi batzuk baino ez baititu. Hilobi bikoitzak Ereñozarreko beste bitxikerietako bat dira, beste aztarnategi batzuetan gutxitan agertzen baitira.

Sant Miguel Ereñozar-eko gaztelua

Bizkaiko Foru Aldundiak egin dituen eta jada amaitu diren lan arkeologikoak Bizkaiko Erdi Aroko Gazteluen Azterketan garatutako proiektu orokorraren barnean daude. Ez dakigu noiz eraiki zen gaztelua. Alfontso XI.aren kronikak adierazi zuen 1334an Bizkaiko zenbait jaun, Juan Nuñez de Lara jauna buru zutenak, Sant Miguel Ereñozar-reko gazteluan errefuxiatu zirela monarkaren jazarpenari aurka egiteko.

 

INFORMAZIOA ETA BISITAK

Enklabe hori ekaina eta abuztua bitartean bisitatu ahal izango da, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ibilbide Historikoak bisiten programaren barruan.

Ibilbide Historikoak programak eskaintzen dituen bisita guztiak ibilbideak@bizkaia.eus helbide elektronikoaren bidez kontsulta daitezke.

TARIFAK

Tarifak kontsultatu

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·