Logo de la Diputación
 
MUÑATONES GAZTELUA

MUÑATONES GAZTELUA (Muskiz)

Muñatones Gaztelua XIV eta XV mendeetan, Euskal Herria bandokieen arteko borrokek hondatu zuten garaian, luzatu zen eraikitze-prozesuaren emaitza da. Bizkaiko arkitektura-ondarearen adibide bikainenetako bat dugu. Hori dela eta, Monumentu Multzo izendatu zuten eta, modu horretan, kontserbatutako aztarnen kalitatea eta eraikinaren balio historiko aparta bermatu egin zen.

Izan ere, kanpoko harresien sistemagatik, hauxe dugu gaztelutzat jo daitekeen Bizkaiko dorretxe bakarra. Ez hori bakarrik, gure historiako pertsonaia berezienetako bati lotuta dago, arma eta letra gizon izan zen Lope García de Salazar boteretsuari, alegia, zeinak Bienandanzas e Fortunas obra ezaguna idatzi zuen.

El Pobaleko Burdinolak ere harreman estua dauka bandokideen garaiko gotorleku honekin. Ochoa de Salazarrek, Lope García kronikariaren ilobak, burdinola XVI.mendearen hasieran erakiarazi zuen eta bere ondorengoek 200 bat urteetan eutsi zioten burdingintza-negozioaren jabetzari.

Bi monumentuetara, gaztelura eta burdinolara, egin daitekeen bisitaldiak, ezberdinak baina aldi berean osagarriak diren Bizkaiko iraganaren alderdi ezberdinak erakusten ditu. Bi eszenatokiek garai haiek gogora ekartzeko ahalmen handia dute eta horien bitartez ezagutuko ditugu noble landatarren bizimodu ezberdinak eta bere boterearen oinarri ziren aberastasunen iturriak.

 

Informazioa

San Martin auzoa - 48550 Muskiz (Bizkaia)

Zabalik ekainetik irailera.

Bisita guztiak gidatuak dira. Bisita gidatuak: 10:30 eta 12:30tan.

Leku kopuru mugatua.

AURRETIAZKO HITZORDUA BEHARREZKOA: 629271516 (El Pobaleko burdinola) edo elpobal@bizkaia.eus

Koordenadak GPS: 43º 19’ 25’’ N 3º 6’ 45’’ W

Prezioak

Tarifa orokorra: 3,50 €
Tarifa murriztua: 2,50 € 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ezinduak, langabeak, pentsiodunak, familia ugaria eta 10 heldu baino gehiagoko taldeak.
Eskola- eta aisialdi taldeak: 1 € ikasle bakoitzeko
Doako tarifa: 12 urte arte, irakasleak, gidariak eta behar bezala onetsitako prentsa, museoaren eguna: ostirala, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Nagusi Txartela, ICOM (Museon Nazioarteko Kontseilua) txartela.
Muñatones Gaztelua + El Pobaleko Burdinola (baterako bisita):
  • Tarifa orokorra: 4,50 € (3,50+1)
  • Tarifa murriztua: 3,50 € (2,50+1)
  • Eskola-umeentzat: 2 € ikasle bakoitzeko

© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·