Logo de la Diputación
 

Santimamiñeko koba

Kortezubi - Aztarnategi arkeologikoa

Informazio gehiago

Santimamiñeko leizezuloa Urdaibaiko erriberako mendi katea osatzen duten kareharrietan irekitzen da. Multzoa galeria nagusi batean artikulatzen da, ganbara eta korridoreak tartekatzen direlarik. Leizea oso ederra da estalaktitengatik eta gourengatik. Potentzial arkeologiko eta piktorikoa agerian geratzen da T. Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. Egurenek egindako ekinaldiekin. Labar artea hiru aretotan banatuta ageri da; garrantzitsuena Areto Zaharra da, bi espaziotan atonduta: ganbera aurrekoa, eta ganbera bera. Areto Zaharraren aurreko aretoan aker bat ikusten da, eta Areto Berrian bisonte multzo bat, zaldi bat eta ahuntz bat. Bere formazio karstiko bereziek ere izugarri erakartzen ditu bisitariak.

 

Sarrera

Lekeitiorako errepidean, Gernikatik sei kilometrora. Behar bezala seinaleztaturik dago.

Ordutegia

Itxita aldi baterako berritze-lanak egiteko.

Informazioa: Ondare Historikoaren Zerbitzua.

Bizkaiko Foru Aldundia. Telefonoa: 944 066 957.

Tokia

Basondo auzoa.

Informazioa

Santimamiñeko koba Urdaibaiko arroaren eskuineko ertzeko mendikatea osatzen duten Kretazeo azpiko kare-harrietan irekita dago, zenbait kilometrotan zehar iparralderantz doalarik. Kobraren sistema karstikoa osatzen duten galera guztietatik hasierako 1.000 metroak egokitu dituzte jendeak bisita ditzan.

Santimamiñeko multzoa galeria nagusian zehar egituratuta dago. Bertan ganbarak eta pasabide meharrak txandakatzen dira. Txandapen hori pare bat aldiz eteten da ganbaratxo txikiak osatzen dituen alboko dibertikulu bana garatzeko.

Santimamiñeko haitzuloak, geologi alderdien pean aztertuak, edertasun handia agertzen du, iragazpen burdintsuek koloreztaturiko estalaktitengatik, grabitatearen legeei erronka egiten dieten estalaktita eszentrikoen zerrenda luzeengatik, eta urtegi txiki-txikien antzekoak diren antzinako gourretako hormengatik.

Koba Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu zuen, elkarren segidako faseetan, multzoari egungo itxura eman arte. Horretarako erabili zuen azpiegitura bisitatu ahal zen alde osoan zeharkako pasagune eta eskaileraz egituraturik dago. Era berean, kaltzitaren forma apetatsuak birsortzen dituzten zeharkako argi elektrikoak instalatu dira.

Eraikina

Arkeologi aztarnategia kobaren lehenengo tartean dago, eguneko argia heltzen den tokian. Bi etapatan hondeatu zen. Horrela, Euskal Herriko eta, bereziki, beronen isurialde kantabriarreko historiaurreko azterketetarako eredu kronologiko eta estratigrafiko nagusia finkatu zen.

Santimamiñeko arkeologi potentziala T. Aranzadik, J.M. Barandiaranek eta E. Egurenek egin eta zenbait liburukitan argitaratutako hondeaketa-kanpainen bitartez da agerian:

  1. Santimamiñeko haitzuloko azterketak (Basondo: Kortezubi).
  2. Memoria. Maskortegi eta zeramikadun mailak. (1931) eta Santimamiñeko haitzuloko azterketak (Basondo: Kortezubi).
  3. Memoria. Aztarnategi Aziliense eta Paleolitikoak. (1935).


Oro har, Santimamiñeko sekuentzia estratigrafiko korapilatsua, I. Barandiaranek azaldutako balizkoaren araberakoa, honakoa da:

  1. geruza Erromatarra. Burdin Aroa. Brontze-neoeneolitikoa.
  2. geruza Itxura Neolitikoa. Aurreneolitikoa edo Aziliense-ostekoa, Asturiense ñabarduraduna.
  3. geruza Aziliense aldia. Madeleine aldia, V-VI.
  4. geruza Madeleine aldia, III.a, agian IV.a; Solutrense Berandukoa.
  5. Egeruza Auriñaziense ohikoa, Gravetienseko pieza bat duelarik. Auriñaziense ohikoa, Kastelperronienseko ñabarduraduna.

Altzariak

Santutegi paleolitikoa, multzoaren lehenengo elementu ezagun eta nagusia dena, kobaren sakonunean dago, galeria nagusian eta bertatik abiatzen diren alboko ganbaretan banatuta. Pinturen eta grabatuen multzo nagusia T. Aranzadik, J.M. Barandiaranek eta E. Egurenek aztertu eta gorago aipatutako bibliografian argitaratu zuten. Beraien ustez, Beranduko Madeleine aldikoa zen hura. Beste alde batetik, André Leroi-Gourhanek Prehistoire de l‘Art Occidental uste izan zuen santutegiko multzoa berak definituriko IV. estilokoa zela: haren kultur afiliazioa frantses sekuentziako Madeleine aldiko III-IV. estiloa omen zen. Grabatu edo pintatutako animalien irudien multzo interesgarria da. Irudiotan honako animalia hauek ageri dira, kopuruaren hurrenkerari jarraiki: bisontea, zaldia, ahuntza, oreina eta hartz arrea. Leroi-Gourhanek jainkotegi sakona, deiturikoa osatzen dute. Labar-multzo hau bat dator autore horrek hobetsiriko eredu teorikoarekin.

Labar-artea, koban irudikaturik dagoena, hiru eremu zehatz-zehatzetan banatuta ageri da. Multzo nagusia Gela Zaharra da, aztertzeko fasean dagoela eta publikoarentzat itxita dagoena, bi gune dituena: gelaitzina eta ganbara. Bertan daude arte-agerpide nagusiak, askotarikotasuna eta askotasuna kontutan harturik. Galeria nagusian zehar beste gune bi ikus daitezke, irudi gehiago daudenak: Gela Zaharraren aurreko gelako sabaian pintaturik akerra dago, eta Gela Berrian bi bisontek, zaldi batek eta ahuntz batek osaturiko multzoa.

Santimamiñeko hirugarren erakargarritasun handia, publiko orokorrak preziatuena agian, honakook batzearen ondorioa da: geologi potentzial esanguratsua, hainbat eraketa karstiko apetatsutan adierazia; eta barrunbera sartzeko erraztasuna, argiztatze-obrengatikoa eta korridoreen eta eskaileren barruko azpiegiturarengatikoa.
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·