Logo de la Diputación
 

2018: Ondarea, emakumeen emaria

Ba al dago aukerarik gure ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko? Agente kulturalei egiten diegun galdera da, baina baita gizarteari ere. Gauza al gara emakumeek Bizkaiko ondare kulturala eratzen duten ondasunen –higiezinak eta higigarriak, materialak eta ez-materialak– sorkuntzan, transmisioan, ezagutzan eta artapenean egiten duten ekarpena ikusteko?, benetan ohartzen al gara garai guztietako emakumeek, agian ezagutzen ez ditugun izen-deiturak zituztenak eta dituztenak, euren aztarnak utzi dituztela Bizkaiko lurraldean, gaur egun duen nortasuna zuzkituz?

Galdera hauek ikuspegi zabaletik, diziplina askotatik eta era integratzailean landu nahi ditugu, emakumeek Bizkaiaren eraikuntza kulturalean duten zeregina aztertuz: borondatez burutu dituzten rolak eta lanak, baina baita derrigorrez egin behar izan dituztenak ere; tradizioaren transmisore eta talde-oroimenaren sustatzaile moduan duten lana; garaien arabera gizarteak esleitutako jarrera-ereduak onartu dituzten ala ez; iraganeko arauz ezarritakoarekiko hausturak, gaur egun oraindik ere egunero egiten duten bezala; etxe barruan eta etxetik kanpo gordetzen dituzten ezagutzak; Bizkaiko historian, politikan, erlijioan, ekonomian,… subjektu aktibo moduan izan duten parte hartzea; sorkuntza kulturalean eta mezenasgoan duten presentzia; burutu zituzten eta burutzen dituzten lanak; mitoetan eta erritoetan, sinesmen herrikoietan eta abarretan duten irudia…

Aurten 18 urte betetzen dira Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzen dituenetik. Horregatik uste dugu sasoia dela Bizkaian emakumeek eduki duten protagonismoa kontakizun historiko eta kultural integratzaileagoan sartzeko.

 
© Bizkaikoa, F.E.E.P. · Mª Díaz de Haro kalea, 11 · Email: bizkaikoa@bizkaia.eus ·